Filosilikato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
info gehitu, atalak gehitu
20. lerroa:
 
Oinarrizko egitura SiO<sub>4</sub>-zko tetraedroek osatzen dute, [[silikato]] guztietan bezala. Tetraedro bakoitzak hiru [[oxigeno]] konpartitzen ditu (Si:O = 2:5), (Si<sub>2</sub>O<sub>5</sub>)<sup>2-</sup> oinarrizko [[formula]] emanez. Silikatu hauek [[hidratatu]]ak dira, hau da, OH<sup>-</sup> taldea hartzen dute barne.
 
 
 
===Oinarrizkoa===
46 ⟶ 48 lerroa:
 
*'''Xafla dioktaedrikoak''': Kasu honetan, egituran <sup>3+</sup> balentziadun katioiak daude. Karga elektrikoaren proportzioa 3:6 = 1:3 denez, 3 katioi-posiziotik 1 hutsa dago (bi herenak soilik daude beteta); beraz, O edo OH<sup>-</sup> bakoitza 2 katioiz dago inguratua. Adb.: [[Gibbsita]] (Al<sup>2</sup>(OH)<sup>6</sup>.
 
 
 
===Konposatua===
 
Filosilikatoak osatzeko, aurreko atalean deskribatutako bi xafla ezberdin hauek konbinatzen dira, kontutan hartuta xafla oktaedrikoen barruan bi mota ezberdin daudela.
 
Orri tetraedriko eta oktaedrikoak elkartzeko, hidroxilo talde batzuk kanporatuak dira eta haien posizioa tetraedroetako oxigenoek hartzen dute. Sortzen diren egiturak "TO" edo "TOT" motakoak izango dira.
 
Si batzuen ordez Al sartzen bada, orri tetraedrikoak handitu egiten dira katioi handiagoa delako silizioa baino. Bestalde, "Z" deitzen den karga negatiboa sortuko du xaflan.
 
Orri elkarketa hauen ondorioz, orri tetraedrikoen simetria hexagonala monoklinikora murrizten da: hain zuzen ere, T-O eta T-O-T elkarketek desplazamendu bat eragiten dute T xaflaren barnean, honen simetria apurtuz.
 
====a)TO mota====
 
TO mota, haren irudikapen eskematikoarengatik ''canapé'' ere deitua ([[frantsesa|frantsesez]], "sofa"), tetraedro:oktaedro proportzioa 1:1 duen filosilikato mota da. Orri oktaedrikoa alde bakarretik dago lotua orri tetraedrikoari.
 
Sailkapenean, bi talde ezberdintzen ditugu:
 
* [[Serpentina]]ren taldea, magnesioduna
 
* [[Kaolina]]ren taldea, aluminioduna
 
Saia gaitezen Kaolinita lortzen batuketa bidez:
 
[T] Si<sub>2</sub>O<sub>5</sub> + [O] Al<sub>2</sub>(OH)<sup>6</sup> ''(Gibbsita)'' -> Al<sub>2</sub>Si<sub>2</sub>O<sub>5</sub>(OH)<sup>6</sup>
 
Batuketa hau, ordea, faltsua da: izan ere, Si bakoitzeko OH<sup>-</sup> bat joaten da, karga elektrikoa neutroa izateko:
 
Al<sub>2</sub>-ek, adibidez, 3<sup>+</sup> x 2 = 6<sup>+</sup> karga elektrikoa du, eta beste elementuek:
 
* Si<sub>2</sub> => 4<sup>+</sup> x 2 = 8<sup>+</sup>
 
* O<sub>5</sub> => 2<sup>-</sup> x 5 = 10<sup>-</sup>
 
* (OH<sup>-</sup>)<sub>6</sub> => 1<sup>-</sup> x 6 = 6<sup>-</sup>
 
Ikusten dugunez, karga positiboak = 14<sup>+</sup> dira eta negatiboak = 16<sup>-</sup>; formula desorekatua dago, beraz. Orekatzeko, bi karga negatibo kendu behar dira: hau da, bi hidroxilo. Horregatik, Kaolinitaren benetako formula hau da:
 
Al<sub>2</sub>Si<sub>2</sub>O<sub>5</sub>(OH)<sup>4</sup>
 
Beste horrenbeste gertatzen da Serpentinarekin: Silikatuen eta Bruzitaren arteko gehiketa orekatuak honako formula hau ematen du:
 
Mg<sub>3</sub>Si<sub>2</sub>O<sub>5</sub>(OH)<sup>4</sup>
 
"TO" motako filosilikatuek ez dute "Z" karga negatiborik, hutsune tetraedriko guztiak silizez beterik daudelako.
 
====b)TOT mota====
 
Irudikapen eskematikoaren ondorioz "[[sandwich]]" ere deitua, mota honetan tetraedro:oktaedro proportzioa 2:1-ekoa da.
 
Sailkapenean, lau talde ezberdintzen ditugu:
 
* Z=0 dutenak, [[Talko]]-[[Pirofilita]]-ren taldea;
 
* Z=1 dutenak, [[Mika|Miken]] taldea;
 
* Z=2 dutenak, [[Mika]] hauskorren taldea;
 
* Z<1 dutenak. Hauek bost azpitaldetan banatzen dira: [[Illita]] eta [[glaukonita]]ren azpitaldea, [[esmektita]]rena, [[bermikulita|bermikuliten]] taldea, [[klorita]]ren taldea eta [[sepiolita]] zein [[paligorskita]]rena.
 
Kasu hauetan, 4 Si daudenez, 4 hidroxilok egiten dute alde eta formuletan (OH)<sub>2</sub> agertzen da.
 
Adb., Talkoaren kasua:
 
2[T] Si<sub>4</sub>O<sub>10</sub> + [O] Mg<sub>3</sub>(OH)<sup>6</sup> -> Mg<sub>3</sub>Si<sub>4</sub>O<sub>10</sub>(OH)<sub>2</sub>
 
 
===[[Exfoliazio]]a===
 
Egitura orritsuaren ondorioz, exfoliazioa xaflakorra da: hau da, minerala lamina edo xafletan apurtzen da. Bestalde, basala eta (001) norabidearekiko [perpendikular]]ra ere bada.
 
TO egituretan, konposaketa baten orri oktaedrikoaren eta hurrengo konposaketaren orri tetraedrikoaren artean hausten da minerala, hau da: TO/TO, nolabait adierazteko. TOT egituretan aldiz, konposaketen artean dagoen katioietik mozten da: TOT/K<sup>+</sup>/TOT
 
===[[Politipismo]]a===
 
Fenomeno hau egitura laminarra duten mineraletan agertzen da. TOT xaflak desplazaturik jartzen dira elkarren ondoan, eta horrek simetria aldarazten du. Mineral politipoek, beraz, osaera berdina dute baina simetria ezberdina; eta hauek ikertuz ingurumenaren baldintzak ezagutu daitezke.
 
==Sailkapena==
 
Sailkapena, aurreko atalean azaldu bezala, T eta O xaflen araberakoa da.
 
===TO mota===
 
====a)Serpentinaren taldea====
====b)Kaolinaren taldea====
 
===TOT mota===
 
====a)Z=0 denean====
====b)Z=1 delarik====
====c)Z=2 denean====
====d)Z<1 delarik====