Filosilikato: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atala gehitu
info gehitu
3. lerroa:
'''Filosilikatoak''' [[silikato]]en azpiklase bat dira. Filosilikatoen artean giro oso ezberdinetan dauden mineral oso ezberdinak daude, amankomuneko ezaugarri bezala [[ohitura kristalino|ohitura orritsu]] edo ezkatatsu bat dutena [[exfoliazio]] basal perfektu baten existentziaren ondorioz (exfoliazio norabide nagusi bat dute [[kristal-egitura|(001)]] norabidean). Hau bere egituran espazioko bi norantzatan dimentsionaltasun infinitoko [[tetraedro]] geruzen presentziaren ondorio da.
 
Ugariak dira: [[arroka igneo]], [[arroka sedimentario|sedimentario]] eta [[arroka metamorfiko|metamorfiko]]etan topa ditzazkegu, baina baita lurzoruan ere [[buztin]] gisa. Mineral asko, [[alterazio]]a jasatean filosilikato bilakatzen dira (adb., [[olibino]]ak).
 
Garrantzi handia duten talde bat da: alde batetik, buztin mineralen garrantzi [[ekonomia|ekonomiko]]a aipa genezake, [[keramika]]gintzan adibidez; bestetik, geologikoki interesgarriak dira [[eskisto]]sitatea markatzeaz gain gradu metamorfiko ezberdinak adierazten dituelako. Horrez gain, garrantzi ekonomiko zein geologikoa dute [[petrolio]]arekin batera agertzen direlako diagenesian zehar.
 
==Ezaugarri orokorrak==
 
Esan bezala, filosilikatoak oso xaflakorrak dira, eta oinarrizko egitura unitateak molekulek osatutako xaflak dira. Xaflak elkarren artean [[Van der Waals]] loturekin lotzen direnez, malguak dira. Mineral bigunak dira, pisu espezifiko baxua dutenak. Aire zabalean ezegonkorrak dira, hau da, errezki alteratzen dira. Bestalde, haien artean oso ezberdinak izan daitezke, adibidez, kolorean ([[moskovita]]-[[biotita]]) edo tamainan. Azken hau kontuan hartuta, bi filosilikato mota bereiz daitezke: ''[[buztin]]ak'', partikula finez osatuak, eta ''[[kristal]]ak'', partikula larriez osatuak.
 
Oinarrizko egitura SiO<sub>4</sub>-ezko tetraedroek osatzen dute, [[silikato]] guztietan bezala. Tetraedro bakoitzak hiru [[oxigeno]] konpartitzen ditu (Si:O = 2:5), (Si<sub>2</sub>O<sub>5</sub>)<sup>2-</sup> oinarrizko [[formula]] emanez. Silikatu hauek [[hidratatu]]ak dira, hau da, OH<sup>-</sup> taldea hartzen dute barne.