Kintoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Urepel Eglise2.JPG|thumb|[[Urepele]]ko eliza eta, aurrean, ''Kintoa'' agertzen den seinalea.]]
'''Kintoa''' ([[gaztelania]]z ''Quinto Real'' edo ''País del Quinto'' eta [[frantses]]ez ''Pays Quint'') [[Nafarroa]]ko iparraldean dagoen [[baso]]a eta lur eremua da, nagusiki [[pago]]ek osatutakoa eta 4.100 [[hektarea]] baino gehiagoko azaleran zabaltzen dena, Iparraldeko Kintoa delakoan 2.510 ha eta Hegoaldeko Kintoan 1.624 ha.
 
== Lurralde berezia ==
Historikoki jabetza dela-eta liskar ugariren sortzailea izan da mugako ingurune hau, abereak errege-erreginenak ziren mendietan ibiltzeko zerga sistemagatik. Hegoaldeko biztanleek ez zuten ordaindu behar, [[erroibar]]tarrek alegia, baina Iparraldekoek edo [[Aldude]], [[Urepele]] [[Baigorri]] aldekoek bai ordea. [[1856]]anko [[Baionako Ituna (1856)|Baionako Itunaren]] bidez gaur egungo muga ezarri zuten [[Pirinio]] alde honetan, eta arazoa nolabait konpondu zuten: ofizialki "Espainiak Frantziari urteroko diru-koporuaren truke betiko utzitako lurra" da; [[argindar]]ra [[1979]]an eta [[telefono]]a [[1983]]an heldu ziren lurralde honetako 30 bat biztanleak administratiboki "Espainiako" lurretan bizi dira baina eskolara eta beste hainbat kontutara [[Urepele]]ra jotzen dute. Zergei dagokienez ere batzuk "Espainian" eta beste batzuk "Frantzian" ordaintzen dute<ref>[[Txomin Laxalt]]: ''Brèves de Pays basque'', [[2008]]. 108.or.</ref>.
 
Gaur egun mendi-mankomunitatea eratu dute eta [[Elizondo]]n dute egoitza. [[Lindus]] (1.220 m) eta [[Izterbegi]] (1.027 m) mendiek mugatzen dute ingurunea.
17 ⟶ 18 lerroa:
* "Baztan-Kintoa lurraldeko landaredi kormofitikoaren ikerketa: katalogo floristikoa". Arantza Aldezabal, [[Eusko Ikaskuntza]]. [[1994]].
* "Kintoa-Aldudeko 4 gakoak: Ardi, burdi, arrain eta zerria". Jose Etxegoien eta Gema Arrugaeta. "[[Nora]]" aldizkaria. 18. zk. [[2009]]ko uztaila.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==