Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
sarreratxoa osatzen
1. lerroa:
{{Argitzeko|elkarte gastronomikoei|Txoko (argipena)}}
 
'''Txoko''' edo '''elkarte gastronomikoak''' janaria prestatzeko eta elkarrekin jateko helburuekin normalean gizonez soilik osatutako erakundeak dira, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan tipikoak direnak.
'''Elkarte gastronomikoak''', [[Gipuzkoa]]n '''soziedade''' eta [[Bizkaia]]n '''txoko''' izenez ere ezagutzen direnak, bereziki [[Euskal Herria]]n hedaturik dauden [[elkarte]]ak dira, helburu nagusitzat bertako bazkide diren lagunei aisiarako eta otorduetarako tokia eskaintzea dutenak. [[Donostia]]n sortu ziren [[XIX. mende]]aren erdialdean, garaiko turismoaren bultzadak ekarritako aisiaren [[pribatizazio]]ari aurre egin eta bertako [[taberna]] eta [[sagardotegi]]ei ezarritako ordu-murrizketen ondorioz. Geroztik, hasiera batean Gipuzkoara eta ondoren Euskal Herri osora zabaldu eta [[euskal kultura]]ren osagai deigarrienetakoa bilakatu dira. [[Donostia]]n elkarte gastronomikoak hiriaren ikur dira eta parte hartze nabarmena dute [[Donostiako Danborrada]]n. Hasiera batean eta [[XX. mende]]an zehar elkarte gastronomiko anitzek [[gizon]]ak soilik hartzen zituzten bazkide gisa eta emakumeei debekatu egiten zitzaien, baina egun sexu-bereizketa gainditu den ezaugarria da. Funtzionamenduari dagokionez, taberna arruntetan ez bezala, elkarte gastronomiko bateko kideek eurek hartu eta zerbitzatzen dituzte edariak eta janariak: irabazi asmorik gabeko elkarteak izanik, aldiro bazkide-talde bakoitzak kontsumitu duena idatzi eta kostua bakarrik ordaintzen du, dirua kaxa komun batean sartuz.
 
== Izena ==
''Txoko'', ''zoko'' hitzaren [[txikigarri]]a da<ref name=Trask>[[Larry Trask|Trask, Larry]] ''"The History of Basque"'' Routledge, [[1997]]</ref>. Batzuetan ''xoko'' hitza ere erabiltzen da. [[Gaztelania]]z ''sociedadedes gastronómicas'' eta [[frantses]]ez ''sociétés gastronomiques'' dute izena, biek [[euskara]]z "elkarte gastronomikoak" esan nahi dutenak.
 
== EzaugarriakFuntzionamendua ==
Elkarte hauek askotan [[koadrila]] bereko bazkideek osatuak dira. Txokoetan bazkari eta afariak egiten dituzte, bai bazkideen artean bai bazkide batek bere gonbidatuekin batera. Elkarte hauen ezaugarri nagusia bazkideek berek musu-truk janaria prestatzen dutena da, beste parte-hartzaileek ekarria (azokan erosia zein [[ehiza]]n edo [[arrantza]]n lortua). Hala ere badaude zenbait osagai amankomunak elkartearen jakitokitik hartuak. Behin bazkaria edo afaria bukatuta, elkarrekin garbitu eta osagai amankomunak erabiltzeagatik ordaindu behar dute propio duten ontzian.<ref name=sociedades>[http://www.sociedadesgastronomicas.com/ www.sociedadesgastronomicas.com]</ref>. Batzuetan txokoa garbitzeko zerbitzua ere badago.
 
Afari edo bazkari bakoitzean ordaindutakoaz gain, bazkideek [[kuota]] ordaintzen dute elkarteko gastuak aurrera ateratzeko. Bazkideak gizonak izan ohi dira; egun elkarte gehienetan [[emakume]]ak bazkideak ere izan daitezke baina badaude batzuk non emakumeak ezin diren bazkideak izan, adibidez, [[Donostia]]ko Gaztelubide Elkartea. Hala eta guztiz ere, emakumeak ezin dira sukaldera sartu<ref>[http://www.sociedadesgastronomicas.com/articulo.php?id=8 www.sociedadesgastronomicas.com]</ref>.
 
Askotan janaria hartu eta gero, edo jan bitartean, abesten dute<ref name=sociedades/>.