Bobby Fischer: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
== Biografia ==
Chicagon jaio bazen ere, [[Brooklyn]]en hazi zen. Antza, bere kabuz ikasi zuen xakera jolasten, argibide batzuk irakurrita. Brooklyn Chess Club-eko Carmine Nigrok irakatsi zizkion xake-estrategiaren oinarriak. [[1955]]ean Manhattan Chess Club-ean eman zuen izena, eta, lehen aldiz, Estatu Batuetako junior-txapelketan hartu zuen parte, hamargarrena geldituz. Hurrengo urtean, 13 urte zituela, hasi zen xakearen munduan nabarmentzen, Estatu Batuetako gazte-txapelketa irabazi zuenean. 1956an bertan John W. Collins hasi zen bere xake-entrenatzailea izaten. 15 urte zituela Estatu Batuetako xake-txapelketa irabazi zuen; historiako gazteena izan zen titulua lortzen, eta marka hura oraindik ez du inork gainditu. 16 urte zituenean ikasketak alde batera utzi zituen bere denbora guztia xakera dedikatzeko.
== Kanpo loturak ==
|