Musulman (nazionalitatea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
11. lerroa:
|harremana= [[Hego eslaviar]]rak
}}
'''Musulman nazionalitatea''' ([[serbokroaziera]]z [[latindar alfabetoa]]n ''muslimani'' eta [[alfabeto ziriliko]]an ''Муслимани'') [[Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista]]n [[eslaviar musulman]]ak (hau da, tradizio erlijioso [[islam]]ikoa duten [[eslaviar]]rak) erroldetan sailkatu eta definitzeko erabili zen terminoa izan zen.

Kopururik handiena [[Bosnia-Herzegovina]]n bizi zen eta han hiru "talde eratzaileetakoa" zen baina [[1990eko hamarkada]]tik aurrera eta estatu independentea bihurtu eta gero Bosnia-Herzegovinakoek beren burua definitzeko "[[bosniako]]" erabili izan dute. Hala ere, [[Jugoslavia]] zaharrean zehar badira komunitate batzuk "musulmanak nazionalitatez" direla diotenak, beste batzuek "bosniako", "[[Gorani herria|gorani]]", "[[torbeš]]" edo "[[pomak]]" hitzak erabiltzen dituzten bitartean.
 
== Historia ==
[[Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista]]ko [[konstituzio]]ak "[[nazio]]ak" (''narodi'', oro har errepubliketan nagusiak ziren taldeak) eta "[[nazionalitate]]ak" (''narodnosti'', gutxiengo estatusa zutenak).
 
[[Austria-Hungariako Inperioa]]rekin hasi zen ofizialki "bosniako" terminoa [[Bosnia]]n bizi ziren [[musulman]]ak deitzeko erabiltzen; lehenago Bosniako biztanle oro izendatzeko baliatzen zen. [[1960ko hamarkada]]ko eztabaida zabaldu zen, intelektul [[komunista]] bosniako askok [[Bosnia-Herzegovina]]ko musulmanek hango jatorriko herri [[eslaviar]] bat osatzen zutela eta, beraz, "nazio" gisa aitortuak izan behar zutela; hala ere, "musulman" hitzak onartua izateko arazoak zituen, ez zuelako "bosniartasuna" ondo islatzen.
 
Adostasunaren izenean [[1968]]ko konstituzioaren aldaketan "nazionalitatez musulman" terminoa sartu zen, ez ordea "bosniako"; hori dela eta bosniako askok ez zuten onartu, uste zutelako hitz horien erabilerarekin bosniakoak talde [[erlijio]]sotzat -eta ez "etnikotzat"- jotzen zirelako<ref>Imamović, Mustafa: ''Historija Bošnjaka'', [[Sarajevo]], BZK Preporod, [[1996]]. ISBN 9958-815-00-1</ref>.
 
== Erreferentziak ==