«Atamante»: berrikuspenen arteko aldeak

79 bytes added ,  Duela 10 urte
Добавлена иллюстрация к статье.
t (robota Erantsia: ko:아타마스)
(Добавлена иллюстрация к статье.)
 
== Bere tragediaren bertsioak ==
[[File:Atamante preso dalle Furie 0014.jpg|thumb|282px|right|<center>Athamas]]
Bertsiorik ezagunenak, [[Nefele]]rekin ezkondu izanari erreferentzia egiten dio. Honekin, bi seme alaba izan zituen: seme bat, [[Frixo]], eta alaba bat, [[Hele]]. Nefele arbuiatu ondoren, [[Ino]]rekin, [[Kadmo]]ren alabarekin ezkondu zen. Honekin [[Learko]] eta [[Melizertes]] izan zituen. Bere seme-alaben ondorengotza eskubideak ziurtatzeko, Inok, bere senarraren lehen ezkontzan izandako bi seme-alabak hiltzea pentsatzen du. Hori lortzeko, herrialde osoko emakumeak konbentzitu zituen gari aleak xigor zitzaten, eta, gizonek garia erein nahi izan zutenean, ez zuen fruiturik eman. Atamantek, orduan, Delfoseko orakulua kontsultatu zuen, eta Inok bere senarraren mezulariak erosi zituen. Hauek ekarri zuten erantzuna honako hau zen: gosetearekin amaitzeko, Frixo sakrifikatu beharra zegoela. Hil behar zutenean, tradizio batzuen arabera, bere arreba Helerekin batera, bere ama Nefelek, [[urrezko ardi larruaren ordena|urrezko larrudun ahari]] bat eman zion, airean altxatu zituena, [[Kolkida]]ra eramanez, Hele bidean ito zen arren.