Motor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
[[Energia]] gisa [[ur]]a baliatzea ez zen [[Erdi Aro]] arte hedatu. Hala eta guztiz ere, badira testigantza arkeologikoak eta idazkiak [[ura]] [[indar]] eragile gisa Antzinarotik erabiltzen zela erakusten dutenak. Jadanik K.a 25. urtean, Vitrubiok [[gurpil]] bertikaldun errota bat deskribatzen zuen sistematikoki. Hasiera batean, [[ur]]a goititzeko egina zen tramankulua, laster mugimendua [[energia]] bilakarazteko gai izan zen. Aitzindari teknologiko hori benetako iraultza izan zen [[gizaki]]arentzat, geroago lurrunarekin, [[elektrizitate]]arekin edo [[energia]] atomikoarekin gertatuko zen bezalaxe.
[[Ur]]-[[errota]] hedatzea Behe Inperio [[Erroma]]tarraren eskulan eskasiarengatik izan zitekeen, eta VIII. eta IX. mendeen inguruan errotu zen, bereziki [[Penintsula Iberiar]]reanIberiarrean; [[musulman]]ek egokitu eta hobetu zituzten emaitza ezin hobeekin. [[Nafarroa]]ko [[errota]] hidraulikoei buruzko lehenbiziko idatzizko erreferentzia 841-842. urteetakoa da; izan ere, orduan gaur egungo [[Erribera]] aldeko zenbait [[errota]] borroka [[musulman]]etan suntsitu zituztela azaltzen baita.
 
Asmakizun horietako oinarrizko elementu teknikoa [[gurpil]] hidraulikoa edo machinaria molae aquariae da. Leku-espazio batean edo bestean kokatua egoteak funtsean bi motako errotak bereizten ditu, eta honako desberdintasun hauek daude: