Roskilde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
ingelesezko eta españolezko wikipediatik
 
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
50. lerroa:
[[Adam Bremengoa]]k eta [[Saxo Grammaticus]] XI-XII mendeetako historiagileek diotenez, Danimarkako Harald I erregeak bertan eraiki zuen eliza bat [[980]]. urtearen inguruan eta erregea bertan hilobiratua izan zen. Dena den ''Roar'' erregearen izenetik ere etor liteke Roskilde izena, eta honek VI mendera eramango luke herriaren sorrera.
 
[[1020]]. urtean Roskildek apezpikutza eskuratu zuen, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]rentzako Danimarkako herri garrantzitsuena bihurtu zelarik. Roskildeko apezpikuriapezpikurik handiena [[Absalon]] izan zen, Danimarkako politikaren eragile nabarmena izan zelarik, eta honek [[1170]]. urtean adreiluzko katedrala eraiki zuen aurreko elizaren gainean. Hurrengo urteetan garapen handia izan zuen. 1.268an esate baterako merkatua egiteko eskubidea lortu zuen.
 
Kopenhageren gorakadak eta [[1536]]. urteko [[Luteranismo|erreformaren]] ondorioz katolizismoaren porrotan herriaren gainbehera ekarri zuen. Urte horretan apezpikua Kopenhagera joan zen eta berau bihurtu zen Danimarkako hiriburu berria. Ordutik aurrera suteak eta suediarrekin izandako gerrak baino ez dira kontatzen, tartean dago [[1658]]. urteko Roskildeko Ituna, Danimarka eta [[Suedia]]ren arteko gerrari amaiera eman ziona.