«Leonid Brezhnev»: berrikuspenen arteko aldeak

t
[[1976]]an Sobiet Batasunako mariskal bihurtu zen, Stalinen ondoren herrialdeko kargu militarrik handiena lortu duen estatuburu bakarra. Podgorni ere Presidiumgo burutik kendu zuen 1977ko maiatzean. Hurrengo hilean Brezhnevek hartu zuen postu hori, eta honela, Sobiet historian estatu eta alderdi burua aldi berean izan den pertsona bakarra bilakatu zen.
 
[[1979]]an, [[Jimmy Carter]] AEBetako presidentearekin arma estrategikoak murrizteko akordioa ([[SALT II]]) hitzartu zuen, baina AEBetako senatuak akordioa berresteari uko egin zion. Handik gutxira, [[1979]]ko abenduan, gainera, Sobiet Batasunak [[Afganistan]] [[Afganistango gerra (1979-1989)|inbaditu]] zuen. [[Polonia]]n, Elkartasuna (''Solidarnosk'') sindikatua bertan behera uzten lagundu zion [[Wojciech Jaruzelski]]ri. Sobiet Batasunean barnan disidentzia isilarazteko ahaleginek ere ez zuten zalantza izpirik erakutsi.
 
Brezhnevek boterean bukaera arte jarraitu zuen osasun arazoak gorabehera. Sobiet Batasunari egundoko botere militarra eman zion, baina zabar ibili zen gainerako ekonomia aferetan. Bizi-kalitateak ere behera egin zuen. Gainera, Alderdia ez eraberritzean, zaharkituta utzi zuen.
30.728

edits