1980ko Udako Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: fy:Olympyske Simmerspullen 1980
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
23. lerroa:
Joko hauetan, eragin handia izan zuen une hartako egoera politikoak. Mosku, [[SESB]]eko hiriburua zen, munduko herrialderik handienarena, eta munduko potentzia handienetako bat, bai ekonomikoki, baita politiko eta militarki ere. [[Sozialismo]]a, [[kapitalismo]]aren aurkakoa zen, eta estatu sozialista eta kapitalistak, zenbait hamarkadaz elkarren lehian zebiltzan, [[Gerra Hotza]] zeritzonean.
 
[[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]], sobietarren [[Afganistan]]goAfganistango gerra (1979-1989)|Afganistango parte hartzea]] ([[1979]]-[[1989]]) inbasio bat zela eta nazioarteko zuzenbidearen aurka zihoala argudiatuz, jokoetara ez joatea erabaki zuten, ospatu baino sei hilabete lehenago. Garai hartan AEBetako presidente zen [[Jimmy Carter]]rek, estatubatuar pasaportea kentzeaz mehatxatu zuen, jokoetara joaten saiatzen zen kirolari oro.
 
Erabaki honekin bat etorri ziren beste herrialde batzuk, bere aliatuetako batzuk ziren, [[Mendebaldeko Alemania]], [[Kanada]], [[Argentina]], [[Japonia]], [[Turkia]] edo [[Norvegia]] kasu. Estatu batuen aliatuak ziren estatu batzuk, [[Erresuma Batua]] eta [[Australia]] kasu, euren kirolariei utzi zien, jokoetan parte hartu ala ez parte hartzeko erabakia, nortzuk bandera olinpikopean parte hartu zuten. [[Txina]] ere, Sobietar Batasunaren etsaia zen, ez zen jokoetara joan. Ez joatea erabaki zuten 65 estatuetatik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, 45 edo 50, estatubatuarren ekimenarekin zuten adostasunagatik izan zela uste du.