Motor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
22. lerroa:
 
* [[Gurpil]] handia
[[Nekazaritza]]rako, produktuak [[ur]]eztatzea oso garrantzitsua zen eta izugarrizko lana izaten zen txanbilak banan banan betetzea eta [[ur]]eztatzen ibiltzea. Lan hori aurrezteko, [[gurpil]] handia izenekoa eraiki zen (berorren zati bat [[ur]]etan sartuta zegoen), eta kanpoaldean txanbilak lotu zitzaizkion.
[[Gizaki]] edo [[animali]]en indarraz baliatuz biratzen zuen eta txanbilak [[ur]]ez betetzen joaten ziren. Modu honen bidez, [[nekazaritza]]k aurrerapen ikaragarria izan zuen.
 
* [[Gurpil]] hidraulikoa
[[Energia]] gisa ura baliatzea ez zen [[Erdi Aro]] arte hedatu. Hala eta guztiz ere, badira testigantza arkeologikoak eta idazkiak ura indar eragile gisa Antzinarotik erabiltzen zela erakusten dutenak. Jadanik K.a 25. urtean, Vitrubiok [[gurpil]] bertikaldun errota bat deskribatzen zuen sistematikoki. Hasiera batean, [[ur]]a goititzeko egina zen tramankulua, laster mugimendua energia bilakarazteko gai izan zen. Aitzindari teknologiko hori benetako iraultza izan zen [[gizaki]]arentzat, geroago lurrunarekin, elektrizitatearekin edo energia atomikoarekin gertatuko zen bezalaxe.
Ur-errota hedatzea Behe Inperio Erromatarraren eskulan eskasiarengatik izan zitekeen, eta VIII. eta IX. mendeen inguruan errotu zen, bereziki Penintsula Iberiarrean; musulmanek egokitu eta hobetu zituzten emaitza ezin hobeekin. Nafarroako errota hidraulikoei buruzko lehenbiziko idatzizko erreferentzia 841-842. urteetakoa da; izan ere, orduan gaur egungo Erribera aldeko zenbait errota borroka musulmanetan suntsitu zituztela azaltzen baita.