Motor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
 
* [[Gurpil]] hidraulikoa
[[Energia]] gisa ura baliatzea ez zen Erdi Aro arte hedatu. Hala eta guztiz ere, badira testigantza arkeologikoak eta idazkiak ura indar eragile gisa Antzinarotik erabiltzen zela erakusten dutenak. Jadanik K.a 25. urtean, Vitrubiok [[gurpil]] bertikaldun errota bat deskribatzen zuen sistematikoki. Hasiera batean, ura goititzeko egina zen tramankulua, laster mugimendua energia bilakarazteko gai izan zen. Aitzindari teknologiko hori benetako iraultza izan zen gizakiarentzat, geroago lurrunarekin, elektrizitatearekin edo energia atomikoarekin gertatuko zen bezalaxe.
Ur-errota hedatzea Behe Inperio Erromatarraren eskulan eskasiarengatik izan zitekeen, eta VIII. eta IX. mendeen inguruan errotu zen, bereziki Penintsula Iberiarrean; musulmanek egokitu eta hobetu zituzten emaitza ezin hobeekin. Nafarroako errota hidraulikoei buruzko lehenbiziko idatzizko erreferentzia 841-842. urteetakoa da; izan ere, orduan gaur egungo Erribera aldeko zenbait errota borroka musulmanetan suntsitu zituztela azaltzen baita.