Golgi aparatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.5.2) (robota Aldatua: la:Apparatus Golgianus
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:nucleus_ER_golgi.jpg|thumb|300px|Nukleo zelularra, [[erretikulu endoplasmatiko]]a eta Golgi aparatua ikusten diren irudia.<br />
(1) [[Nukleo zelularra]].
(2) [[Poro nuklearra]].
(3) [[Erretikulu endoplasmatiko]] latza.
(4) [[Erretikulu endoplasmatiko]] leuna.
(5) [[Erribosoma]].
(6) Garraiatuak diren [[proteina]]k.
(7) Garraio besikula.
(8) Golgi aparatua.
(9) Golgi aparatuaren ''cis'' aldea.
(10) Golgi aparatuaren ''trans'' aldea.
(11) Golgi aparatuaren zisternak.]]
'''Golgi aparatua''' (edo, batzuetan, '''Golgi konplexua''') [[erretikulu endoplasmatiko]]tik etorririko [[molekula]]k ([[proteina]] zein [[lipido]]ak) eraldatu, paketatu eta beren garraioa zuzentzeaz arduratzen den [[organulu]] mintzakara da. Disko itxurako egitura lauez eta elkarturiko besikulez osatuta dago. [[Camillo Golgi]] fisikari italiarrak identifikatu zuen lehen aldiz [[1898]]an, eta haren omenez du izena.
 
== Ezaugarriak ==
 
Oso egitura polarizatu eta dinamikoa da. Bi alde bereizten dira bertan: alde [[ganbil]]ari ''cis'' aldea edo heltze aldea esaten zaio eta alde [[ahur]]rari ''trans'' aldea edo eraketa aldea.
 
''Cis'' aldean erretikulutik etorritako [[besikula]]k sartzen dira (trantsizio besikulak). Ondoren, besikula horiek ''trans'' norabidean garraiatzen dira, zisterna bakoitzaren muturretik gemazioz irtendako besikulen bidez. Garraioa burutzen den heinean, eraldatuak izango dira eta azkenean, ''trans'' aldean kontzentratuta geratuko dira. Bertatik irtengo dira golgi aparatuan eraldatuak izan diren molekulak besikulen barnean [[lisosoma|lisosometara]] bidean.
 
{{Txantiloi:Zelularen osagaiak}}