Armada karlista (Lehen Karlistaldia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Bot: Automated text replacement (-Bizkaiko +Bizkaiko )
35. lerroa:
Gerraren hasieran karlistek [[Gasteiz]]ko Boluntario Errealistenak ziren lau [[kanoi]] zituzten arren, handik egun gutxitara galdu egin zituzten, boluntarioak sakabanatzean. [[1834]]ko amaiera arte ez zen berez [[artilleria]] karlistarik egon, harik eta [[Dulantzi]]n O'Doyleri bi kanoi lapurtu eta pieza berriak egiten ibiliko zen [[Vicente Reina]] karlisten lerroetan sartu zen arte.
 
[[BizkaiBizkaia|Bizkaiko]]ko hondartza batean kanoi zahar bat zegoela jakinarazi zioten Zumalakarregiri eta hark [[Urbasa]]ra eramateko agindu zuen, aukera hobeak zeudenerako lurperatuz han. Karlistek aurreneko hilabeteetan egindako gerra mota zela eta, ezin zuten kanoiekin batera eta bestera ibili, eta horregatik lurperatu egiten zituzten hurrengo aukera sortu arte. Boluntarioek Bizkaiko kanoia aurkitu zutenean, zeharo lizunduta eta herdoilduta zegoen, eta "aitona" izena jarri zioten beraz. "Aitona" Reinak egindako kanoiekin batera erabili zuten [[Etxarri Aranatz]], [[Trebiñu]] eta [[Ordizia]] hartzeko guduetan. Lehertu egin zen hainbatetan, baina konpondu egiten zuten aldiro aldiro. Pieza berriak lortzean "aitona" erabiltzeari utzi zioten karlistek [[Bilboko lehendabiziko setioa]]ren ondoren.
 
[[1835]]ean [[Joaquín Montenegro]] artilleriako brigadierra batu zitzaien karlistei. Artilleria gorputza antolatzeaz arduratu zen eta haien arduraduna izan zen gerra osoan zehar. Zubillagako arma lantegi eta galdategia sortu zuen [[Oñati]]n, eta artilleroentzako eskola bat ere antolatu zuen. Haren antolakuntza gaitasunei esker, karlistek 60-70 kanoi izan zituzten gerrako [[hilabete]] gehienetan zehar. Halere, Don Karlosen jarraitzaileek ez zuten inoiz [[Iruñea]] edo [[Donostia]] bezalako gotorlekurik menderatzeko adina artilleria sendorik izan, eta [[Bilboko setioa|Bilboko setioetan]] artilleria liberalaren azpitik ibili ziren.