Karmelo Landa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Bot: Automated text replacement (-Bizkaiko +Bizkaiko )
18. lerroa:
Landa itsasoari lotutako familia batean jaio zen [[1952]]an. [[EiTB]]ko [[Klaudio Landa]] telebista aurkezle eta kazetariaren eta [[Erramun Landa]] margolari eta [[EHU]]ko Arte Erderretako fakultatearen irakaslearen anaia da. [[Deustuko Unibertsitatea]]n Historia Moderno eta Garaikidean lizentziaduna da, non Filosofia eta Letrak ere ikasi zituen. [[Espainiako Trantsizio Demokratikoa|Trantsizioan]] [[Euskadiko Mugimendu Komunista|EMKn]] militatu zuen eta ikasleen iraultzetan parte hartu zuen. [[1973]]tik aurrera [[ikastola]]ko irakasle bezala lan egin zuen, lehendabizi [[Gernika]]n eta ondoren [[Deustu]]n. Horrez gain, euskarazko aldizkarietan kolaboratu zuen. [[1980]]an [[Euskal Herriko Unibertsitate]]ko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko irakasle sartu zen. Han dekanorde eta euskararen arduraduna izan zen.
 
[[1989]]ko [[ekain]]ean [[Herri Batasuna|Herri Batasuneko]] [[Europar Legebiltzar]]rerako hautagai-zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen. Nahiz eta HBk eserleku bat lortu zuen, [[Txema Montero]]ren dimisioarekin, [[1990]]eko [[irailaren 6]]an, legebiltzarkide egon zen [[1994]]ko [[ekainaren 12]]a arte. Urte bereko [[urria]]n [[1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan]] [[Herri Batasuna]]ren [[BizkaiBizkaia|Bizkaiko]]ko hautes zerrendaren burua izan zen.
 
[[1995]]an HBko mahai nazionaleko mahaikide izan zen. [[1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak|1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan]] [[HB]]k [[ETA]]ren bideo bat eman zuen hautes-iragarki batean. Ondorioz, [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k diligentziak ireki zituen talde armatuarekin kolaboratzeagatik leporatuta. [[1997]]ko [[otsailaren 5]]ean [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k Karmelo deklaratzera deitu zuen, baina honek [[Belgika]]ra ihes egin zuen.