Bizente Sarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Bot: Automated text replacement (-Euskal Herritik +Euskal Herritik )
32. lerroa:
[[Fitxategi:MissionSoledad-1.jpg|thumb|left|300px|Nuestra Señora de la Soledad misioa, non Sarria hil zen, 2005ean.]]
== Idazlanak ==
Sermoiak dira '''Sarriak''' gehien idatzi zituena; [[Euskal HerriHerria|Euskal Herritik]]tik Ameriketara eramandakoak dira, gehienak [[1796]] eta [[1802]] artean idatzitakoak<ref>Salbuespenik bitxiena lekua eta datagatik [[1828]]an [[San Antonio de Padua misioa]]n idatzitakoa da.</ref> eta orain dela urte gutxi azaleratutakoak. [[Jon Bilbao]] ikertzaile ezagunak ohartuta, [[Xabier Altzibar]] [[EHU]]ko irakasleak eman zuen egile honen lehen berria eta [[1993]]an ''Frantzisko Abrisketari omenaldia'' liburuan etxebarritarrari buruzko artikulua argitaratu zuen. [[Labayru]] Ikastegiak izkribuen kopia bat eskatu zion [[Kalifornia]]ko [[Berkeleyko unibertsitatea|Berkeleyko]] Bancroft Liburutegiari eta testuak aztertzen hasi ziren. Horren emaitza da [[2009]]an argitaratutako liburua. Aipatu unibertsitatean daude izkribu guztiak, [[Sacramento]]ko California State Universityn dagoen bat izan ezik.
 
[[Sermoi]]ak 39 dira; euskaraz 33 ([[bizkaiera]]z 32, [[gipuzkera]]z 1) eta [[gaztelania]]z 6. Bakan batzuetan baino ez da adierazten predikazio-lekua: Etxebarri, [[Mungia]], [[Otxandio]], [[Fika]]. '''Sarriaren''' obra interesekoa da garai eta leku horretako euskara idatzia ezagutzeko. [[Nerbioi ibarra|Nerbioi ibarreko]] euskararen testigantza garrantzitsua da eta [[bizkaiera]]ren tradizio klasikoan koka daiteke, [[Juan Antonio Mogel|Mogel]], [[Pedro Antonio Añibarro|Añibarro]] eta abarrekin batera.