Beñat Oihartzabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
[[Nanterre]]ko unibertsitatean [[Zuzenbide]]ko lizentziako ikasketak bukatuta, [[Seaska]]ko euskara irakasle izan zen, eta [[Hizkuntzalaritza]]ko lizentzia eta maisutza egin zituen Parisen. Hirugarren zikloko tesia egitera jo zuen [[Jean Haritxelhar]]rengana, [[Bordele]]ra. Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza eskuratu zituen 1981ean, eta hirugarren zikloko doktoregoa 1982an; [[Koldo Mitxelena]]k haren doktore tesia (''Charlemagne pastoralaren edizio kritikoa'') goraipatu zuen.<ref name=Euskaltzaindiansartzea />
 
1981etik aurrera, Euskal Gramatika irakatsi zuen Baionan sortu berri ziren Euskal Ikasketetan. 1984an, Frantziako Estatuaren CNRS ikerketa erakundean sartu zen, Estatuko doktoregoa lortzeko lanean buru-belarri aritzeko; urte berean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. 1987an, Parisko VII. unibertsitatean irakurri zenuen bere lana: ''Etude descriptive de constroctíons complexes en basque: propositions relatives, temporelles, conditionnelles et concessives'', 759 orrialdekoa. Epaimahaiak aho batez eman zion ''mention tres honorable'', aipamen gorena. Geroztik ikerketaburu da CNRS erakundean,<ref name=Euskaltzaindiansartzea /> eta euskal hizkuntza eta testuak aztertzenikertzen dituen IKER zentroan lan egiten du.<ref>{{fr}} [http://www.iker.cnrs.fr/IMG/pdf/organigramme.pdf IKER ikerketa zentroaren organigrama], zentro horren webgunean.</ref>
 
1989/1990 ikasturtea [[Massachusetts Institute of Technology]] unibertsitatean egin zuen, ikertzaile trukaketa baten bidez. 1991an, CNRSk brontzezko domina eman zion, eginiko ikerketa lanengatik.<ref name=Euskaltzaindiansartzea />