Beñat Oihartzabal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
[[Nanterre]]ko unibertsitatean [[Zuzenbide]]ko lizentziako ikasketak bukatuta, [[Seaska]]ko euskara irakasle izan zen, eta [[Hizkuntzalaritza]]ko lizentzia eta maisutza egin zituen Parisen. Hirugarren zikloko tesia egitera jo zuen [[Jean Haritxelhar]]rengana, [[Bordele]]ra. Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza eskuratu zituen 1981ean, eta hirugarren zikloko doktoregoa 1982an; [[Koldo Mitxelena]]k haren doktore tesia (''Charlemagne pastoralaren edizio kritikoa'') goraipatu zuen.<ref name=Euskaltzaindiansartzea />
 
1981etik aurrera, Euskal Gramatika irakatsi zuen Baionan sortu berri ziren Euskal Ikasketetan. 1984an, Frantziako Estatuaren CNRS ikerketa erakundean sartu zen, Estatuko doktoregoa lortzeko lanean buru-belarri aritzeko; urte berean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. 1987an, Parisko VII. unibertsitatean irakurri zenuen bere lana: ''Etude descriptive de constroctíons complexes en basque: propositions relatives, temporelles, conditionnelles et concessives'', 759 orrialdekoa. Epaimahaiak aho batez eman zion ''mention tres honorable'', aipamen gorena. Geroztik ikerketaburu da CNRS erakundean.,<ref name=Euskaltzaindiansartzea /> eta euskal hizkuntza eta testuak aztertzen dituen IKER zentroan lan egiten du.<ref>{{fr}} [http://www.iker.cnrs.fr/IMG/pdf/organigramme.pdf IKER ikerketa zentroaren organigrama], zentro horren webgunean.</ref>
 
1989/1990 ikasturtea [[Massachusetts Institute of Technology]] unibertsitatean egin zuen, ikertzaile trukaketa baten bidez. 1991an, CNRSk brontzezko domina eman zion, eginiko ikerketa lanengatik.<ref name=Euskaltzaindiansartzea />
 
2010eko martxoaren 5ean, hirurogeita hamahiru [[euskalari]]ren omenaldia jaso zuen: ''Beñat Oihartzabali gorazarre'' liburuan bilduriko euskal hizkuntzalaritzako berrogeita hamazazpi artikuluak eskaini zizkioten. MilaEuskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako mila orrialdetik gorako liburu haren editore izan ziren [[Ricardo Etxepare]] ([[CNRS]]ren IKER ikerketa zentroko burua), [[Ricardo Gómez]] eta [[Joseba Lakarra]] ([[EHU]]ko irakasle-ikertzaileak, azken biok).<ref>Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua: [http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=1&catid=121&id=676&lang=eu&view=article «Beñat Oihartzabali gorazarre»], Euskaltzaindiaren webgunea, 2010-03-08.</ref><ref>{{fr}} [http://www.iker.cnrs.fr/le-linguistique-bernard-oyharcabal.html «Le linguiste Bernard Oyharçabal, directeur de recherches CNRS, reçoit un liber amicorum de ses collègues»], IKER euskal hizkuntzaren eta euskal testuen ikerketa zentroaren webgunea.</ref>
 
== Lanak ==