Kuantil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Estatistika]]n, '''koantilak''' banakuntza edo datu-multzo batean datu-kopuru bereko datu-azpimultzoak mugatzen dituzten balioak dira<ref>[[Aldagai]] kuantitatibo]] eta ordinaletarako kalkula daitezke koantilak.</ref>. Adibidez, azterketa bat burutu duten ikasleen kalifikazioak jasotzen direnean, 4-koantilek banakuntza osatzen duten kalifikazioak lau datu-azpimultzoetan zatitzen dute eta bakoitzean ikasleen %25 kokatzen da; ''4''-koantil hiru daude, ''[[kuartil]]'' izenekoak, eta horrela, adibidez, hirugarren kuartilaren azpitik ikasleen %75ak daude.
 
[[Probabilitate banakuntza]] baterako ere definitzen dira koantilak. Notazio arrunt bati jarraiki, ''Q(p)'' koantila bere azpitik ''p'' probabilitatea uzten duen zorizko aldagaiaren balioa da. Era horretan, ''Q(0.75)'' 75garren pertzentila da, adibidez. Datuetarako, beraz, lagin-koantilak, Q(p) populazio-koantilen zenbatespen moduan, <math>\hat{Q}(p)</math> izendatzen dira eta [[ordena-estatistiko]]etan oinarrituta kalkulatzen dira.