Jorge María Ribero-Meneses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
53. lerroa:
[[Atlantida]] mitikoaren kokagunea —gizaki guztion arbasoen egoitza, alegia— [[Asturies]]ko [[Llanes]] aurrean omen zeuden uharte batzuetan kokatzen du (duela urte batzuk, ordea, Santanderreko badian ezartzen zuen), gaur egun [[Bizkaiko golkoa]]ren urpean dagoela ziurtatuz. Uharte horiek [[Estrabon]]ek eta [[Ptolomeo]]k aipatutako ''Cassiterides'' uharte mitikoak izango lirateke. Zona horretan, [[Ribadesella]] parean, ''El Cachucho'' izeneko [[Itsaspeko mendi|itsas-mendia]] dago, espainiar estatuko lehen natura itsas-parkea izango dena.<ref>{{es}} [http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/2007/02/21/160135.php ''El Cachucho'' itsas-mendia ''www.consumer.es'' webgunean]</ref>
 
[[1984]]. urtetik ari da aipatutako tesiok ikuspuntu guztietatik garatzen eta azaltzen. [[Euskal Herria]]n bere ideiak plazaratzeko hitzaldi ugari eman ditu —gehienak [[Agiñalde Kultur Elkartea]]k antolatuta—, besteak beste [[Villabona]]n, [[Donostia]]n, [[Durango]]n, [[Bilbo]]n eta [[Lazkao]]n. Era berean, Mikoleta, Euzko Izaera dala ta, Bizi-Hitza eta ENA elkarteek antolaturiko Euskararen Jatorriaren II. Biltzarrean parte hartu zuen, [[2006]]an, «El carácter autóctono y origen Prehistórico del Ezkara o Euskera» izenburuko hitzaldiarekin,<ref>[http://euskararenjatorria.net/?page_id=82 Euskararen Jatorriaren II. Biltzarreko egitaraua.]</ref><ref>{{es}} [http://www.euskararenjatorria.eu/1-RiberoMeneses.pdf Ribero-Menesesen hitzaldia Euskararen Jatorria biltzarrean]</ref> gaur egungo zientzietanzientzietako nagusiteoria diren teoriennagusien erabat kontrako hipotesiak darabiltzaten beste zenbait hizlari lagun zituela: [[Vahan Sarkisian]] (armenierak eta euskarak jatorri bera dutela zioen), Jose Luis Aleman Marti (biltzarrean aurkeztutako lanean adierazi zuenez,<ref>Jose Luis Aleman Marti: [http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2010/04/27-JoseLuis_Aleman.pdf «Elengoa, el lenguaje de los Cielos»].</ref> duela 8000 urteko euskal hizkuntza —berak ''elengoa'' edo ''zeruetako hizkuntza'' esaten dio— berreraikitzen ari da, XX. mendearen erdialdeko euskara jasotzen duten euskara-gaztelania hiztegiak erabiliz) eta [[Antonio Arnaiz Villena]] (iberoa, guantxea, bereberea, antzinako egiptoera, armeniera, georgiera, hitita, etruskoa, minoikoa eta beste hizkuntza batzuk euskararen familiakoak direla esan zuen biltzarrean<ref>Antonio Arnaiz Villena: [https://docs.google.com/viewer?url=http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2010/04/29-Antonio_Arnaiz.pdf «Lectura de la lengua ibérica»].</ref>). [[Ricardo Gómez]]en esanetan, Iraide Ibarretxeren lan aipagarria izan ezik, biltzar hartako lan guztiak «zinez inongo oinarri linguistikorik gabeko lanak dira. Dibertigarriak, aukeran».<ref name=ricardogomez />
 
 
Ribero-Menesesek bere babesa eman dio Agiñalde kultura elkarteari, [[UNESCO]]k [[euskara]] gizateriaren ondare ezmaterialtzat izenda dezan elkarte horrek [[2007]]an abiarazitako sinadura bilketan. Izan ere, Riberok eta Agiñalde elkarteak adierazi dutenez, «Euskaldunak Europako biztanlerik autoktonoenak dira. Cromagnonen ondorengo zuzenak dira eta, hortaz, Europako lehenbiziko biztanle modernoak», eta «europar guztiak kantauriarrekin lotuta daude». Beraz, «onartezina da euskara zaintzeko eta ikertzeko ezer ez egitea, gizateriaren kultur ondare preziatuena dela gauza jakina denean. Euskararen eta mundu osoan hitz egiten diren hizkuntzen arteko loturatik eta ikerketetatik aurkikuntzak eratorriko dira; hori gizateriarentzat aberasgarria izango da».<ref>Jorge María Ribero-Meneses: [http://www.iberiacunadelahumanidad.net/Manifiesto.htm «Euskera, Patrimonio de la Humanidad»].</ref><ref>[http://www.euskarakultur.org/eke/accion/noticia.ListadoLegislacionView?noticia_id=11279&legislacion=$parametroLegislacion «Unescok euskara gizadiaren ondare izenda dezan sinadurak biltzen ari dira.]</ref>