Jorge María Ribero-Meneses: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
43. lerroa:
Ribero-Menesesen funtsezko teoria da [[gizaki]]a itsasoan sortu zela, eta ugaztun guztiak itsastarrak garela jatorriz. Gizakien arbasoak anfibioak omen ziren; eta [[kastore]]etatik omen gatoz, eta ez [[tximino]]etatik. 2010ean egin zituen adierazpenen arabera, [[Zumaia]] da funtsezko tokia, jatorri anfibio horretan, eta han induskatutakoan aurkituko omen da gizakion jatorri anfibioaren froga.<ref name="kresala">[http://vimeo.com/13713250 ''Kresala'' telebista saioan Ribero-Menesesi eginiko elkarrizketa], 2010eko uztailaren 25ean ETB-2 telebista katean emana.</ref> Urte batzuk lehenago ([[2008]]an), gizakiaren sorlekua [[Santander]]ko badia ([[Kantabria]]) zela adierazi zuen;<ref>{{es}} Patricia Lledó eta Natalia Regàs: [http://www.youtube.com/watch?v=HgxrQ2M0wsE «Els secrets de l’Atlàntida»], 1. partea. Televisió de Catalunya telebista konpainiaren El 33 kateak 2008ko otsailean emandako dokumentala.</ref> eta are lehenago ([[1987]]an) gizakiaren jatorria eta mundu osoko toponimo guztien bilgunea Peña Sagra mendilerroa zela ziurtatu zuen.<ref name=clavefilologica />
 
HorrenGizakiaren jatorriz anfibioa izatearen erakusgarri omen da (eta bereRiberoren filologo lanaren erakusgarri) da) gaztelaniaz ''laguna'' hitzak «aintzira» esan nahi duela, eta euskaraz hitz horrek berak «gizarte» esan nahi duela [sic]; izan ere, Ribero-Menesesen teoriari jarraituz, itsas aintziretan sortu ziren gizakion gizarteak.<ref name="kresala" /> Lehenengo gizaki haien hizkuntza euskara omen zen, «euskara da hizkuntza guztien ama». Gainera, «Asturias, Kantabria, Euskal Herria, Errioxa eta Gaztela Zaharra, prehistoriaz geroztik, herrialde bat bera izan dira, Kantauri itsasoaren eta Ebro ibaiaren arteko geografiak eratua».<ref name=DV20071009 />
 
Eremu horretan kokatzen du, [[hizkuntza]]ren jaiotza ez ezik, [[medikuntza]]rena, [[musika]]rena eta [[arkitektura]]rena ere. Are gehiago, Ribero-Menesesek Santanderren kokatu du gizakiak eraikitako lehen [[tenplu]]a, ''La Remonta'' edo ''Campo Giron'' delako partzelan, hain zuzen ere.