«Fine Gael»: berrikuspenen arteko aldeak

426 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
t (r2.6.3) (robota Erantsia: cs:Fine Gael)
No edit summary
|}
 
'''Fine Gael''' (''[[euskara]]z ''Irlandarren Familia'' edo ''Irlandarren Tribua''), [[Irlandako Errepublika]]ko alderdi politikoa da, gaur egun bigarrena boto kopuruari dagokionean, [[Fianna Fail]]en atzetik. Alderdiak bere burua honela izendatzen du: '''Fine Gael-The United Ireland Party''' (euskaraz, ''Fine Gael-Irlanda Batuaren Alderdia'').
 
Usadioz [[Irlanda]]n alderdi politiko hau [[1922]]ko [[Itun anglo-irlandarra]] eta [[Irlandako Estatu Askea]]ren alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren eta Irlandaren banaketaren aurka, nahiz [[Irlandako Errepublika]]ren alde jarri zienak [[Fianna Fáil]] alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.
 
[[1933]]ko [[irailaren 3]]an [[Cumann na nGaedhael]], [[National Centre Party]] eta [[Blueshirts|Army Comrades Association]] alderdien elkarketatik sortu zen, Irlandaren independentzia eta [[Britainia Handia]]rekin tratatua defenditzen zuten sektoreak batzeko. [[Michael Collins]]en ideiak jarraituta sortu zen. Gaur egun bere burua zentroko alderdi erreformatzailetzat du, baina bere politika guztiz bat dator Europa mailako [[kristau demokrazia]]k burutzen duenarekin. [[Europako Batasuna]]ren aldekoak dira erabat, eta guztiz gaitzesten dituzte biolentzia erabiltzen duten mugimendu errepublikar irlandarrak, [[IRA]] nagusiki.
44.850

edits