Estrategia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
(Ez dago alderik)

22:55, 30 abuztua 2005ko berrikusketa

Estrategia helburuak lortzeko erak ikasten ditu. Adibidez, erakunde batek bere helburuak lortu nahi badu, ez da nahikoa gogor lanean ekitea, baita estrategia ondo aukeratua izana. Estrategia ez ideia estatiko bat; prozesu bat da, bideak bilatzeko prozesua.

Prozesu honen zatiak hauek dira: Erakundearen gogoa edota "misioa" argitu, etorkuzinerako helburuak zehaztu, ingurunea ezagutu, erakundearen indarrak neurtu, beste erakundeekin posible diren erlazioak (norgehiagoka, kolaborazioa)azaldu, eta hartu ditzakegun bide guztiak arakatu.

Soluzio bide guziak arakatu ondoren, beharrezkoa da nahi dugun helburuarekiko zein bide gertuago dagoen ikusi, kontuan harturik inguruneak etorkizunean jazango dituen indarrak ezin direla zehazki aurre-ezagutu.

Bide bakoitzak ze ondorioak ekar litzake ingurunearen eszenario bakoitzean ikusi behar da. Probable diren eszenario gehienetan gure helburuekiko gertu diren ondorioak erakartzen dituen bidea izango da aukeratutako estrategia.

Estrategia bukatzeko beharrezkoa da aukeratutako bidean aurrera egiteko beharrezkoak diren ekintza guztiak ondo zehaztu, eta ekintza bakoitzeko nor den erantzulea, ze errekurtsoak beharko ditu, eta noizko egingo den argi utzi.