Batezbesteko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Batezbesteko orrialdera berbideratzen
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Rome concert 1-5-2007 evening.jpg|thumb|right|250px|Kontzertura joandako pertsonen adinak ezberdinak dira, baina '''batez besteko adina''' 23 urtekoa dela zenbatetsi da.]]
#REDIRECT [[Batezbesteko]]
 
[[Estatistika]]n, '''batez bestekoa''' datu multzo baten balio adierazgarria edo gutxi gorabeherakoa da, datu guztiak bateratu edo datu multzo osoa balio ''bakar'' batez ordezkatzen duena. Horrela, batez bestekoa datu multzo baten [[zentro neurri]] bat dela esaten da. Adibidez, 6-7-8-9-10 datuen batez bestekoa 8 dela esan daiteke, datu guztiak 8 balioaren inguruan biltzen baitira; beraz, 8 zentrotzat hartzen da.
 
Beste [[zentro neurri]]ak diren [[mediana]] eta [[moda]] ez bezala, batez bestekoek datu guztiak hartzen dituzte bere kalkuluan. Onartzen da, ordea, [[muturreko datu]]ak edo adierazgarriak ez diren bestelako datuak alde batera uztea. Datu guztiak biltzean, datuetan biltzen den informazio guztia biltzen dutela esan daiteke abantaila gisa, horrela adierazgarriak ez diren datuak barneratzeko arriskua badago ere, esanguratsua ez den emaitza bat sortuz.
 
Adibide moduan, datu hauek har daitezke: 12-34-36-38. [[Batez besteko aritmetiko sinple]]ak datu guztiak hartzen ditu, beste datuekin bat ez datorren ''12'' barne. Horrela ''(12+34+36+38)/4=30'' suertatzen da batez besteko aritmetiko sinplea. Emaitza honek ordea ez du ongi islatzen datuen zentroa. Irtenbide gisa, muturrekoa den 12 datua bazter egin daiteke. Horrela batez besteko berria ''(34+36+38)/40=36'' izango da eta zentroa behar bezala adieraziko du.
 
Ohizkoena batez bestekoak formula bidez kalkulatzea bada ere, modu subjektiboan eta gutxi gorabehera ere ematerik badago ere, daturik ez badago eta hauek fidagarritasun eskasekoak direnean. Adibidez, subjektiboki enpresa batean datorren urtean eguneko 1000 euroko batez besteko salmentak espero direla baiezta daiteke.
 
Datu ezberdinak bateratu beharra dagoen guztietan erabil daiteke batez bestekoa. Adibidez, [[ekonomia]]n [[prezio indize]]ak kalkulatzeko erabiltzen dira, produktu ezberdinen prezioak bateratu behar direnean; [[klimatologia]]n, berriz, aldaketa klimatikoen joera neurtzeko erabiltzen dira, tenperaturak eta bestelako aldagaiak bateratuz.
 
== Batez bestekoen zerrenda ==
 
Ondoren batez bestekoen zerrenda bat zehazten da, dagokien formularekin batera, datuak <math>x_1,\ x_2,\ldots,\ x_n</math> izanik:
 
 
* [[batez besteko aritmetiko sinple]]a, <math>\overline{x}=\frac{\sum_i x_i}{n}</math>, gehien erabiltzen den batez bestekoa da;
 
* [[batez besteko aritmetiko haztatu]]a, <math>\bar{x}_h = \frac{ \sum_{i=1}^n x_i w_i }{\sum_{i=1}^n w_i}</math>, datuei haztapen, pisu edo garrantzi ezberdina ematen diena;
 
* [[batez besteko koadratiko]]a, <math>K=\sqrt{\frac{\sum_ix_i^2}{n}}</math>;
 
* [[batez besteko harmoniko]]a, <math>H=\frac{n}{\sum_i\frac{1}{x_i}}</math>, batez besteko abiadurak eta errendimenduak kalkulatzeko erabiltzen dena;
 
* [[batez besteko geometriko]]a, <math>G=\big(\prod_i{x_i}\big)^{\frac{1}{n}}=(x_1 \times x_2 \times \ldots \times x_n)^{\frac{1}{n}}</math>, batez besteko [[interes]] eta hazkunde tasak kalkulatzeko erabiltzen dena;
 
* [[batez besteko orokortu]]a
 
* [[batez besteko geometriko-harmoniko]]a
 
* [[batez besteko higikor]]ra, [[denbora serie]] baten joera irudikatzeko erabiltzen dena.
 
* [[Batez besteko herondar]]ra, <math>H_e = \frac{1}{3}(A + \sqrt{A B} +B)\,</math>, [[Piramide-enbor]]raren [[Bolumen]]a kalkulatzeko erabiltzen dena.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Batez bestekoen arteko erlazio]]a
 
 
[[Kategoria:Batez bestekoak eta zentro-neurriak]]
 
[[bn:গড়]]
[[cs:Míra polohy]]
[[de:Mittelwert]]
[[el:Μέσος όρος]]
[[en:Average]]
[[eo:Centra dispozicio]]
[[es:Media (estadística)]]
[[fi:Keskiluku]]
[[fr:Moyenne]]
[[he:ממוצע]]
[[it:Media (statistica)]]
[[ja:平均]]
[[mk:Просек]]
[[mr:सरासरी]]
[[nl:Gemiddelde]]
[[no:Gjennomsnitt]]
[[pl:Średnia]]
[[pt:Média]]
[[scn:Media (statìstica)]]
[[sk:Priemer (štatistika)]]
[[sl:Srednja vrednost]]
[[su:Average]]
[[sv:Lägesmått]]
[[th:แนวโน้มสู่ส่วนกลาง]]
[[tr:Ortalama]]
[[ur:اوسط]]
[[wuu:平均]]
[[yi:דורכשניט]]