Humanismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
t 85.87.148.57(r)en aldaketak ezabatu dira, Theklan(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa:
'''Humanismoa''' kultura berritzeko mugimendua izan zen. [[Italia]]n [[XV. mende]]an sortu eta [[XVI. mendea]]ren lehen erdian [[Europa]] osora zabaldu zen.
 
Hona hemen humanismoaren ezaugarri nagusiak:
*Erdi Aroan Jainkoa zen ideia guztien erdigunea; gero, ideia hori baztertu eta gizakia goraipatu zuten, gizakia baitzen arrazoiz eta askatasunez beteriko izaki bakarra.
Horregatik, ezagutza eta egia bilatzeko metodo bat ezarri zen, norberaren gogoetan eta arrazoian oinarritua.
*Greziako eta Erromako kultura izan zuten iturri. Grezierarekiko interesak bultzaturik, egile klasiko handiak itzuli zituzten; Platon eta Aristóteles, batez ere, eta bi-biak giza jokamoldearen eredutzat jo zituzten.
*Zientziaren eta aurrerapen teknikoaren aldeko jarrerak eta jakin-minak izpiritu zientifiko berria ekarri zuten, behaketan eta saiakuntzan oinarriturik.
*Herri hizkuntzen erabilera (frantsesa, italiera, gaztelania...), kultura zabaltzeko bitarteko gisa, latinaren eta grezieraren ordez. Biblia itzultzea aurrerapauso nabarmena izan zen.
 
Humanista asko kultura klasikoaren ondarea, xede zientifikoa eta balio kristauak lotzen saiatu ziren (Biblia eta arazo erlijiosoak aztertzea). Kristau-humanismo horren erakusgarri nagusia Erasmo Rotterdamgoa izan zen.
 
== Humanismoaren Hedapena ==
XV. mendearen erdiaz geroztik, inprenta asmatzeak ideia humanisten hedapena sustatu zuen.
 
Hasiera batean, liburuak hiri garrantzitsu batzuetan soilik argitaratzen ziren, oso garestiak zirelako: esaterako, Venezian, Parisen eta Anberesen; dena den, handik gutxira, Europako beste hiri batzuetan ere argitaratu ziren. Adibidez, XVI. mende osoan, 200 000 liburu plazaratu ziren Europan.
 
Nagusiki, Akademiek bultzatu zuten pentsamendu humanista, eta Hizkuntza, Literatura eta Filosofia izan zituzten aztergai. Jakintsuz osaturik zeuden eta, jaun batek diruz babesturik (mezenasgoa), antzinako eskuizkribuak itzultzeaz eta ezagutzak nahiz ideak trukatzeaz arduratzen ziren.
 
Unibertsitateek eginkizun garrantzitsua izan zuten, jendea prestatzeko eta ezagutza berriak zabaltzeko; esaterako, Bolonia, Padua, Florentzia, Lovaina eta Alcalá de Henareskoak.
 
[[Kategoria:Filosofia]]
 
[[es:Humanismo]]