Jebel Marra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
45. lerroa:
== Gatazkaren erdian ==
[[Fitxategi:Sudan Jabal Marra.jpg|thumb|left|250px|[[Satelite]] bidez sortutako [[2006]]ko irudia.]]
[[Darfur]]ren [[XXI. mendea]]ren lehen urteetan oraindik konpondu ez den izugarrizko gatazka piztu zen eta horren ondorioz milaka lagun hil zituzten edo gosetearen ondorioz hil ziren. ''Jebel Marra'' bera gatazkaren kokalekua izan da. Giza eskubideen aldeko elkarteek [[Sudan]]go gobernuaren menpeko soldaduek behin baino gehiagotan populazio zibilaren kontrako sarraskiak egin dituztela salatu dute<ref>[http://www.darfurinfo.org/news/dda052103.html ''Burning Villages, Torture, Rape and Displacement in Jabal Marra (05/21/2003)''], ''[[Darfur Information Center]]'', [[2003]].</ref>. [[SLA]] Sudango Askapenerako Ejerzitoak ere [[Khartum]]go armadaren kontra borrokatu zuen eta zenbait zonalderen gaineko kontrola aldatuz joan izan da; mugimenduaren jaiotza bera mendilerroan gertatu zen [[1992]]tik<ref>[http://sudanwatch.blogspot.com/2006/01/sudans-sla-rebels-launch-attack-in.html ''Sudan's SLA rebels launch attack in Golo, West Darfur''], ''Sudan Watch'', [[2006]]. </ref>.
 
 
 
== Igoera ==
Alde batetik arestian aipatu gatazkak oso zail egiten du gaur egun mendira hurbiltzea. Bestetik eremu zabalean apenas dagoen azpiegiturarik ezta komunikabide egokirik erraztasunak eskaintzeko; [[kartografia]] zuzenaren eta uraren faltak hainbeste bisitariri arazo larriak ekarri dizkiote. Hala ere [[Nyala]] hiria [[trekking]] edo mendirako hurbilpenerako basea izaten da; hortik mendirantz hurreratu eta gero igoerarako gutxienez bi egun kalkulatu behar dira baina hoberena bikoitza gordetzea da<ref>[http://lexicorient.com/sudan/j-marra.htm ''Climbing the volcano''] ''Lexicorient'' webgunean.</ref>.
 
 
== Bibliografia ==