Jebel Marra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: en:Marrah Mountains
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
}}
[[Fitxategi:Fur map.png|thumb|right|280px|'''Jebel Marra''' [[fur]] herriaren lurraldearen erdialdean dago.]]
'''Jebel Marra''', [[arabiera]]z جبل مرة, "mendi gaiztoak" esanahiaz (3.042 m) [[Darfur]]reko [[mendi]]rik altuena da. [[Hego Sudan]] [[estatu]] independentea bilakatzen denean [[Sudan]] estatuko tontorrik garaiena izango da; Darfurren egonik, arazo handiak daude mendira joan ahal izateko eta herrialde honek bizi duen gatazka latzaren erdian dago.
 
[[Estratosumendi]]a da eta izango zukeen azken [[erupzio]]a K.a. 2.000 urte gertatu zela kalkulatzen dute zientifikoek, ziurtasuna izan gabe<ref>[http://www.volcano.si.edu/world/volcano.cfm?vnum=0205-03- Mendia] ''[[Global Volcanism Program]]'' webgunean.</ref>.
29. lerroa:
 
== Kokapena ==
Mendia [[Darfur]]ri ("Furren lurra") izena ematen dion [[fur]] herriaren lurraldearen erdialdean kokatuta dago. Tontorra administratiboki [[Gharb Darfur]] (Mendebaldeko Darfur) estatu federalean dago baina oso hurbil herrialde honetako beste bi estatuetako ([[Janub Darfur]], Hegoaldea eta [[Shamal Darfur]], Iparraldea) mugak zeharkatzen dira. Adibidez Marra [[goi-ordoki]]a hiru estatuetan banatuta dago. Beraz, bere kokapena oso zentrikoa da Darfur osoari dagokionez; gainera mendilerrotik eta goi-ordokitik jaitsita garaierak izugarri txikituz doaz eta lur eremu oso handian ez dago Jebel Marrari aurre egiten dion mendirik.
 
Mendiaren inguruan dauden hiri nagusiak hauek dira: [[Zalingei]] ([[Gharb Darfur]]ren) bere mendebaldean, [[Al Fashir]] ([[Shamal Darfur]]reko [[Hiriburu (politika)|hiriburua]]) ipar-ekialdean eta [[Nyala]] ([[Janub Darfur]]rekoa) hego-ekialdean. Hirurek dute [[aireportu]]a.
 
== Ezaugarriak ==
[[Fur]]tarrentzat eta oro har Darfurreko herrientzat mendia beren aberriaren ikurra da.
 
 
== Gatazkaren erdian ==