Vlissingen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
122. lerroa:
 
== Ekonomia ==
Vlissingengo portua [[Terneuzen]]goarekin batera ''Zeeland Ports'' izeneko elkartearen barruan daude, urtero 33 milioi tona zama mugitzen dituzte. Portua ekialderantz garatzen joan da Scheldt ibaian barrena eta gaur egun gai solidoak, kontainerrak eta petroliotik eratorritakoak jasotzen dituzten terminalak daude. Etorkizunean portua gehiago handitzeko proiektuak daude, batez ere, kontainerren garraiorako terminal berriak eraikitzeko eta horrela [[Anberesko portua]]ri konpetentzia egiteko. Izan ere, Vlissingengo portura sakonera handiagoko itsasontziak hel daitezke.
 
Portuaz gain, hirian gerraontziak eraikitzen dituen Damen ontziola dago, antzina zeuden ontzioletatik geratzen den bakarra.
 
== Garraiobideak ==
130 ⟶ 133 lerroa:
=== Trena ===
Herbehereetako tren garraio enpresa nazionalaren bi lineek herria zeharkatzen dute, Vlissingen [[Roosendaal]] eta [[Amsterdam]]ekin elkartuz. Herrian bi geltoki daude, bata ´´Vlissingen´´ izenekoa, herriaren hegoaldean dago, ferry geltoki eta portu zaharretik gertu, eta bigarrena [[Oost Souburg]] auzoan dago, [[Middelburg]]erako kanalaren ondoan.
 
[[Oost Souburg]]eko geltokia Herbehereetan hegoalderago dagoen tren geltokia da.
 
=== Autobusa ===
[[Conexxion]] autobus konpainiaren hiru lineek Vlissingen inguruko herriekin batzen dituzte, 56. 57. eta 58. lineek Vlissingen eta Middelburg elkartzen dituzte ordu erdiko maiztasunarekin.
 
60. lineak Vlissingen kanpoaldean dagoen unibertsitate eta institutoak [[Terneuzen]]ekin batzen ditu, baina egunean bi zerbitzu baino ez daude, ikasleak goizean eskoletara joan eta arratsaldean eskoletatik bueltatzeko.
 
== Argazkiak ==