Eztabaida:Euskaldun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
114. lerroa:
* Gure etniaren bereizgarri nagusia hizkuntza izan da antzina-antzinatik. Alde horretatik ''euskal'' hori egokia da, gure etniaren ezaugarri nagusia delako (baina gaur egun ez da ezaugarri bakarra, ordea).
* Bestalde, gure etnia definitzean, gaur egun hizkuntzaz gainera ezaugarri gehiago ere hartzen ditugu kontuan, eta inork nekez utziko luke kanpoan, adibidez, [[Miguel Indurain]]; uste dut gehientsuenok euskal etniakotzat hartuko genukeela, Euskal Herriko ohitura eta tradizioetan hazi delako, eta ohitura eta tradizio horiei atxikipena erakutsi dielako. Beraz, ''euskaldun'' nahasgarri gertatzen da; badira euskaraz ez dakiten arren gure etniakotzat ditugunak.
* ''euskal etnia'' izena hainbat espezialistek erabili dute, besteak beste gure antropologorik ospetsuenak, Jose Migel Barandiaranek.
 
Ez dakit nola ikusten duzuen kontua. Garbi dago kar handiak pizten dituen gaia dela, eta hobe litzateke adostasun zabal batean oinarritzea. Dena dela, artikulua horrela izatea ere ez da batere itxurazkoa, eta beharbada hobe izango da bozkatzea eta, adostasun zabalarekin ez bada ere, erabakitzen den izenburuaren arabera artikulu txukunxeago bat taxutzea. --[[User:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]]<sup>[[User talk:Xabier_Armendaritz|<span style="color:#0000FF;">(nirekin hizketan egiteko)</span>]]</sup> 17:05, 4 Otsaila 2011 (UTC)
"Euskaldun" orrira bueltatu.