Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
119. lerroa:
''Sakontzeko, ikusi [[Arkitektura erromaniko]] eta [[Arkitektura gotiko]]''
==== Aurrekariak eta Erdi Aroko testuingurua ====
Europa [[Erdi Aroa]]n deritzon milurtekoan sartu zen, [[Erromatar Inperioaren gainbehera]] K.o. 395ean heldu eta gero. Hiriaren kontzeptuaren garrantzia gutxitu zen aro berri honetan, Erromatar Inperio garaian aparteko garrantzia izan bazuen ere. Aroaren lehenbiziko urteetan merkataritzak maila minimoak bizi zituen, eta, ondorioz, hiriek garai batean izandako erabilera komertziala ere jaitsi egin zen. X. mendeaz geroztik, ordea, merkataritzaren susperraldiak eta egoera politikoaren orekak ahalbideratu zuten antzinako erromatar kokaleku askoren berpizkundea.
 
Merkataritzaren susperraldi hori heldu baino lehen, aldiz, Europako lurraldea nekazaritza-lurren ''continuum <ref name="ftn13">Luis Dí­ez del Corral, ''El rapto de Europa: una interpretación histórica de nuestro tiempo'' (Revista de Occidente, 1962), 140.</ref> ''batean bihurtu zen. Hiriak, hortaz, modu organikoan txertatu ziren lurraldean; hiriek ez zuten tamaina handiegirik berenganatu. Erdi Aroaren bukaeran, germaniar Inperioaren populazio osotik, %10 edo %15 bizi zen hirietan; hiri horiek, aldiz, ugariak (3.000 inguru) eta tamaina txikikoak ziren (gutxi batzuk izan zituzten 10.000 lagunetik gorako errolda)<ref name="ftn14">Chueca Goitia, ''Breve historia del urbanismo'', 90.</ref>.