Armeniera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
[[V. mende]]tik [[XVIII. mendea|XVIII.eraino]], dialekto idatzi nagusia armeniera klasikoa izan zen (armenieraz, ''grabar'', hau da, «literaturakoa»). XIX. mendean, baina, Errusiar eta Otomandar inperioek Armenia beren artean zatitzearekin batera, bitan banatu zen idatzizko tradizioa, eta orduz geroztik armenieraren dialekto idatzi nagusiak bi dira:
* Ekialdeko armeniera: [[Errusiar Inperioa]]n bizi ziren idazleek sortua. Armenian estatus ofiziala du, eta [[Georgia]]n eta [[Iran]]en ere erabiltzen da. Georgian hizkuntza ofizialetako bat zen Sobiet Batasunaren aldian, baina Georgiak independentzia lortuz geroztik armeniar eta [[azerbaijan]]dar gutxiengoek oso murriztuak dituzte beren hizkuntza eskubideak. Hartara, Administrazio publikoarekiko harremanetan [[georgiera]] erabiltzera behartzen dituzte.<ref>{{en}} International Crisis Group: [http://www.crisisgroup.org/en/regions/europe/caucasus/georgia/178-georgias-armenian-and-azeri-minorities.aspx «Georgia's Armenian and Azeri Minorities»], Europe Report, 178. zenbakia, 2006ko azaroaren 22a.</ref>
* Mendebaldeko armeniera: [[Otomandar Inperioa]]n bizi ziren idazleek sortua. [[Armeniar genozidioa]]n Turkiako ekialdean hil edo migrarazi zituzten armeniarrek, hain zuzen ere, dialekto hori zerabilten beren idazkietan; beraz, mendebaldeko armeniera da erabiliena [[armeniar diaspora]]n (diasporako armeniar gehien dituzten estatuak: [[Errusia]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[Frantzia]], [[Argentina]], [[Libano]], [[Siria]], [[Iran]], [[Kanada]], [[Ukraina]], [[Grezia]] eta [[Australia]]). Jatorrizko lurraldean, gaur egungo Turkiako ekialdean, ez zenda hiztunik geratu, baina [[Istanbul]]en eta ingurumarietan badira mendebaldeko armeniera darabilten diasporako 70.000 armeniar.
 
Hala ekialdeko nola mendebaldeko armenieratik [[turkiera]]ren eragin lexiko ia guztiak ezabatu zituzten armenieradunek [[XX. mendea]]n, armeniar genozidioaren ondoren.