Vlissingen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
42. lerroa:
== Garraiobideak ==
[[2003]]an [[Vlissingen]] eta [[Breskens]] herriak itsasoz elkartzen dituen [[Veolia]] enpresa frantziarraren ferry zerbitzua martxan jarri zen. Uda garaian ferryak zerbitzu gehiago eskaintzen ditu inguruetara etortzen diren milaka turistengatik.
 
[[1990eko hamarkada]]ra arte Vlissingen eta [[Erresuma Batua]] batzen zituen ferry zerbitzua ere izan zen.
 
=== Trena ===
Herbehereetako tren garraio enpresa nazionalaren bi lineek herria zeharkatzen dute, Vlissingen [[Roosendaal]] eta [[Amsterdam]]ekin elkartuz. Herrian bi geltoki daude, bata ´´Vlissingen´´ izenekoa, herriaren hegoaldean dago, ferry geltoki eta portu zaharretik gertu, eta bigarrena [[Oost Souburg]] auzoan dago, [[Middelburg]]erako kanalaren ondoan.
 
=== Autobusa ===
[[Conexxion]] autobus konpainiaren hiru lineek Vlissingen inguruko herriekin batzen dituzte, 56. 57. eta 58. lineek Vlissingen eta Middelburg elkartzen dituzte ordu erdiko maiztasunarekin.
 
== Argazkiak ==