Thomas Sankara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
45. lerroa:
[[Blaise Compaoré]]k antolatutako [[estatu-kolpe]]ak '''Sankara''' [[1983]]ko [[abuztuaren 4]]an 33 urterekin [[presidente]] bihurtu zuen. Sankarak [[iraultza]]ile eta [[Antiinperialismo|antiinperialistatzat]] jotzen zuen bere burua eta [[Kuba]]ren edota [[Ghana]]ko presidente moduan "iraultza demokratiko eta popularra" bultzatzen zuen [[Jerry Rawlings]]en eragina zuela esaten zuen. [[Polizia]]ren lana [[ustelkeria]]ren, [[baso-soiltze]]aren eta [[gose]]aren kontra bideratu zuen eta [[hezkuntza]] eta [[osasun]]gintza publikoak sustatu zituen. Herrietako buruzagi tradizionalen pribilegioak ezeztatu zituen.
 
[[1984]]an iraultzatik urtebetera estatuari izen berria ipini zioten: "[[Burkina Faso]]" ("gizaki zintzoen lurraldea" [[mossiera]] eta [[diulera]]z); [[bandera]] eta [[ereserki]]a ere aldatu zituzten. Bere gobernuan andrazko batzuk sartu zituen eta emakumeen estatusa hobetzen aitzindaria izan zen; [[ablazio]]a eta [[poligamia]] ilegal bihurtu zituen eta [[HIES]]a [[Afrika]]rako mehatxu larria zela onartzeko kontinenteko lehen gobernua izan zen. Horrek guztiak oso popular bihurtu zuen bere herritarren artean eta nazioartearen arreta erakarri zuen. Gobernuaren [[Mercedes-Benz|Mercedes]] ibilgailuak saldu eta [[ministro]]entzako auto ofizialak izateko [[Renault 5]]ak (herrialdean merkeenak zirenak) hartu zituzten. Bere zaintza pertsonala motozikletadun emakumeek osatzen zuten eta [[Uagadugu]]ko [[armada]]ren [[armategi]]a estatuko lehen [[supermerkatu]]a bilakatu zen.
 
[[1985]]eko [[errolda]] egiten ari zenean [[Mali]]ren aldekoen ekimenak suertatu ei ziren eta tentsio horiengatik ehun bat lagun hil ziren bost eguneko gerra hasi zen; hildako gehienak [[Mali]]ko hegazkin batek [[Ouahigouya]]ko [[azoka]]ren kontra jaurtitako bonbak eragin zituen. Gerrari "[[Gabonetako gudua]]" izena eman zitzaion, gertatu zen egunengatik.
Gobernuaren [[Mercedes-Benz|Mercedes]] ibilgailuak saldu eta [[ministro]]entzako auto ofizialak izateko [[Renault 5]]ak (herrialdean merkeenak zirenak) hartu zituzten. Bere zaintza pertsonala motozikletadun emakumeek osatzen zuten eta [[Uagadugu]]ko [[armada]]ren [[armategi]]a estatuko lehen [[supermerkatu]]a bilakatu zen.
 
== Bibliografia ==