Oslo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: gag:Oslo
49. lerroa:
'''Osloko Udaletxea''' da hiriko eraikinik bereizgarrienetakoa. Osloko erdigunean dago, portutik oso hurbil. [[Arnstein Arneberg]] eta [[Magnus Poulsson]]-ek diseinaturiko eraikina da, eta bertan daukate beren egoitza udalbatzak, udal administrazio-bulegoek, bai eta zenbait arte-galeriak ere. Udaletxea eraikitzeko lanei 1931n ekin zitzaien, baina [[Bigarren Mundu Gerra]] piztu zenean eten egin behar izan zituzten. Inaugurazio ofiziala 1950ean egin zen. Osloko Udaletxean egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da [[Bakearen Nobel saria]] ematea: urtero, abenduaren 10ean ematen da, eraikinaren sarrerako areto eder eta handian.
 
'''[[Vigeland parkea|Vigeland eskultura-parkea]]''', [[XX.mendean mendea]]n sorturiko eremu bat da, hiriaren mendebaldeko [[Frogner parke]]aren barrenean kokatua, eta [[Gustav Vigeland]] eskultore norvegiarrak zizelkaturiko eskultura-multzo handi bat lorategi batean antolaturik biltzen du. Tamaina handiko 214 eskultura dira, eta adin ezberdinetako pertsonak irudikatzen dituzte. Eskulturarik ezagunena, beharbada, [[monolitoa]] da, zeinean 121 figura bereizten diren, elkarrekin nahasirik goialdera iritsi nahian. Parkearen erdialdean dagoen iturria ere bertako gunerik ikusgarrienetako bat da. Zalantzarik gabe, Vigeland eskultura-parkea Osloko tokirik ezagunenen artean dago.
 
'''Holmenkolleneko eski-jauzitokia''': Munduko bigarren eski-jauzi txapelketarik zaharrena egiten da hemen. Jauzitokiaren dorrea 1939an eraikitakoa da, baina 15 aldiz eraberritua izan da; azkena, 1982an. Hemen egin ziren 1952ko neguko joko olinpikoak. Jauzitokiaren behealdean, entretenimendu birtualerako instalazio bat dago, eski-jauzigileek jauzi egitean ikusi eta sentitzen dutena nabaritzeko aukera ematen duena.
67. lerroa:
</gallery>
{{commons}}
 
== Museoak ==