Audrey Hepburn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
83. lerroa:
 
[[1957]]an, ''Una cara con ángel'' egin zuen, [[Fred Astaire]]rekin dantza egingo zuelarik. ''Historia de una monja'' egin zuen gero, bere paper dramatikoenetako batean eta Audreyk [[Oscar Sari]]rako izendapena jaso zuen.
 
=== Breakfast at Tiffany's eta ondorena ===
[[Fitxategi:Audrey Hepburn Tiffany's 2.jpg|thumb|300px|right|''Breakfast at Tiffany's'']]
Hasieran [[Marilyn Monroe]]rentzako pentsatuta bazegoen ere, [[1961]]ean etorri zitzaion Holly Golightly papera egiteko aukera eta erabateko ikono bihurtu zen. Givenchyren jantzipean, bere bizitzako paperik nabarmenetakoa egin zuen. [[Truman Capote]] idazlea [[Marilyn Monroe|Marilyn]]en lagun zen eta hau zuen buruan ''Breakfast at Tiffany's'' idatzi zuenean. Ezetza jaso zuenean, Audreyrengana jo zuten eta, neska "formalagoa" egiteaz gain, pertsonaia bisexuala heterosexual bihurtu zuten. Berriro etorri zitzaion Oscar Sarietarako izendapena, baina [[Sophia Loren]]engana joan zen hau.
 
[[1963]]an, berak ere ''Happy birthday to you'' abestu zion [[John F. Kennedy|Kennedy]]ri, aurreko urtean [[Marilyn Monroe]]k egin zuen bezala, baina bizitza umila eta ezkutua izan zuen, [[Hollywood]]eko izarrak ez bezala, etxeko baratzean lan eginez, [[UNICEF]]i lagunduz eta [[Afrika]]ra ez gutxitan bidaiatuz.
 
[[1963]]an, ''Charada'' egin zuen [[Cary Grant]]ekin eta, gero, [[George Cukor]]ren ''My Fair Lady'' etorri zen.
 
[[1967]]an, noizean behingo agerpenak egin zituen soilik. ''Sola en la oscuridad'' ([[1967]]) filmean, gaizkileek jazartzen zuten itsua izan zen. [[1976]]an, ''Robin y Marian'' egin zuen [[Sean Connery]]rekin.
 
[[1988]]an egin zuen azken papera, aingerua, [[Steven Spielberg]]en ''Always'' filmean izan zen.
 
[[1989]]tik [[1993]]ra arte, Audrey [[UNICEF]]ekin aritu zen lanean eta asmo onen enbaxadore izan zen.
 
== Bizitza pribatua ==
Hepburn bi alditan ezkondu zen. Lehenengoa [[Mel Ferrer]]ekin izan zen eta bien artean izandako semeak, Sean, Audrey Hepburn Childhood fundazioa kudeatzen du. Bigarren ezkontza [[Andrea Dotti]]rekin izan zen eta mediku italiarrarekin beste seme bat izan zuen: Luca. Bi ezkontzak porrotean amaitu zuten eta Audreyk asko sufritu zuen horregatik. Azken urteetan, Robert herbeherearrarekin egon zen, laguntza humanitario eta egunero xumea elkarrekin dastatuz.
 
== Filmografia ==