Audrey Hepburn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
70. lerroa:
 
Hala ere, bere ustez, paperik ederrena ''Historia de una monja''n egindako Lucas mojarena izan zen. Benetako protagonista ezagutzeko aukera izan zuen eta antzekotasun handiak zeuden bien artean: belgiarrak, gerra nozitutakoak...
 
== Hollywoodeko izar ==
[[Fitxategi:Audrey Hepburn Hollywood Star.jpg|thumb|250px|left|Izarra Hollywooden]]
[[Fitxategi:Sabrina2.jpg|thumb|300px|right|''Sabrina'']]
[[Humphrey Bogart]] eta [[William Holden]]ekin lan egin zuen [[Billy Wilder]]ren ''Sabrina''n. [[Hubert de Givenchy]]rengana bidali zuten pelikularako jantziak erabakitzeko. ''Miss Hepburn'' zetorkiola jakin zuenean, Givenchyk [[Katharine Hepburn]] izango zela pentsatu zuen, ez Audrey. Hasieran uko egin zion, baina erabakia zuzendu zuen eta lagun minak izan ziren bizitza osoan. ''Sabrina''n egindako lanak Oskar Sarirako izendapena ekarri zion, gero [[Grace Kelly]]ren eskuetara joan bazen ere.
 
[[1954]]an, eszenategian zen berriro, gero senarra izango zuen [[Mell Ferrer]]en ''Ondine'' eginez eta bizitza osoan jarraituko zuen paper hori egiten. Urte horretan, [[Urrezko Globoa]] jaso zuen eta [[Oscar Saria]] ere bai ''Vacaciones en Roma'' filmean egindako lanagatik. 6 aste geroago, Tony Saria jaso zuen ''Ondine''gatik eta urte berean 3 sariak jasoko zituen artista gutxietako bat izan zen -Shirley Booth eta Ellen Burstyn izan ziren besteak-.
 
50eko hamarkadaren erdialdean, Audrey [[Hollywood]]eko izar zen eta, aldi berean, moda ikonoa. Estilo berezi eta elegante hark mirespen osoa zuen eta maitea bezain imitatua izan zen.
 
[[Hollywood]]eko artista, Audreyren lankide izan ziren [[Humphrey Bogart]] (''Sabrina''), [[Fred Astaire]] (''Una cara con ángel''), [[Maurice Chevalier]] eta [[Gary Cooper]] (''Love in the afternoon''), [[William Holden]] (''Encuentro en París''), [[George Peppard]] (''Breakfast at Tiffany's''), [[Cary Grant]] (''Charada''), [[Rex Harrison]] (''My Fair Lady''), [[Peter O'Toole]] (''Como robar un millón'') eta [[Sean Connery]] (''Robin and Marian'') eta kide horietako asko lagun min izan zituen.
 
[[1957]]an, ''Una cara con ángel'' egin zuen, [[Fred Astaire]]rekin dantza egingo zuelarik. ''Historia de una monja'' egin zuen gero, bere paper dramatikoenetako batean eta Audreyk [[Oscar Sari]]rako izendapena jaso zuen.
 
== Filmografia ==