Audrey Hepburn: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Londres]]era joan zen, [[ballet]] ikastera. [[1951]]n, filmetan agertzen hasi zen etxera dirua eramateko nahian. Altuegia dantzari profesionala izateko, balletak [[Broadway]]ko ''[[Gigi]]'' antzezlanean lehen papera lortzeko balio zion. Sei hilabeteren buruan izar bihurtu zen. Horrek [[Gregory Peck]]ekin batera ''Roman Holiday'' filmean protagonista izatea ahalbidetu zion. Hurrengo urteetan [[Hollywood]]eko izarra bilakaturik, [[1950eko hamarkada|50]] eta [[1960ko hamarkada|60ko hamarkadetako]] moda eta estilo ikurra ere bihurtu zen Hepburn. [[1967]]tik aurrera, Audrey Hepburnen agerraldiak urritu ziren, nahiz eta, noizbehinka, film arrakastatsu batean parte hartu, [[1976]]ko ''Robin and Marian'' esaterako.
 
== Biografia ==
Audrey Kathleen Ruston Ixelles/Elsenen jaio zen, [[Brusela]] inguruko herrixka batean, [[Belgika]]n. Joseph Victor Anthony Ruston eta bere bigarren emaztea zen Ella van Heemstra baronesaren alaba bakarra izan zen. Ama, aristokrata herbeherearra, [[Surinam]]eko gobernadorearen alaba zen. Artista izango zenaren aitak amonaren abizena erantsi zuen eta Hepburn-Ruston geratu zen horrela. Audreyk bi anaiaorde izan zituen amaren lehen ezkontzatik etorrita: Jonkheer Arnoud Roberto Alexander “Alex” Quarles van Ufford eta Jonkheer Ian Edgar Bruce Quarles van Ufford. Ella van Hemstra [[Eduardo III.a Ingalaterrakoa]]ren eta James Hepburnen Bothwelleko kondearen ondorengoa zen eta, beraz, artista ere haien ondorengo zen. Bai aita eta baita ama ere, nazizaleen inguruan ibili ziren eta Faxisten Batasun Britainiarraren kide izan omen ziren 30eko hamarkadan.
 
Audreyren aitak [[Britainia Handi]]ko aseguru konpainia batean egin zuen lan eta familiak [[Brusela]], [[Ingalaterra]] edo [[Herbehereak|Herbehereetara]] bidaiatzeko aukera izan zuen. [[1935]] eta [[1938]] artean, [[Ingalaterra]]ko [[Kent]]eko akademia pribatu batean ikasi zuen.
 
[[1935]]ean, gurasoak dibortziatu egin ziren eta aita joan egin zen. Audreyk hura bere bizitzako traumarik handiena izan zela esan zuen. Denbora asko pasatu zen, [[Gurutze Gorri]]aren laguntzaz, aita [[Dublin]]en aurkitu zuen arte eta ez zuen harekiko harremana sekula gehiago galduko.
 
[[1939]]an, ama eta bi senideordeekin aitonaren [[Arnhem]]eko etxera lekualdatu zen, Herbehereetara. [[Herbehereak]] armada naziari ihes egiteko leku egokia zela iritzi zuten. Hepburn [[Arnhem]]eko kontserbatoriora joan zen [[1939]] eta [[1945]] artean piano eta ballet klasikoa ikastera.
 
== Filmografia ==