Burdingintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
Burdinaren urtzea aurkitu zen data eta lekua ez da ezagutzen, alde batetik oso zaila delako ezberdintzea nikel duten burdinetatik atera den metala eta beroan landutako meteorito burdina. Nabaritasun arkeologikoa erdi ekialdeko zonaldean kokatzen du, KA 3. milurtekoan Brontze Aroan zehar. Hala ere, burdineko tresnak oso urriak izan ziren KA 12. mendea arte.
Burdin Aroa definitzen da altzairuzko tresna eta armak modu zabal batean erabiltzeagatik, brontzezkoekin batera edo hauek ordeztuz. Transizioa denbora ezberdinetan gauzatu zen leku ezberdinetan, teknologia mundu zaharrean zehar hedatzen zen heinean. Mesopotamia KA 900. urterako Burdin Aroan zegoen. Nahiz eta Egiptok burdinezko tresnak ekoizten zituen, brontzea nagusi izan zen KA 663. urtean Assiriaren konkista arte. Erdi Europan Burdin Aroan KA 500. urtea inguru hasi zen eta India eta Txinan KA 1200 eta 500 urteen inguruan. KA 500. urtea inguru Nubia burdin ekoizle eta exportatzaile nagusi bat bilakatu zen. Hau, burdinezko armak erabiltzen zuten, Asiriatarrek Egiptotik kanporatu eta gero izan zen.
 
[[Kategoria:Metalurgia]]