Paul von Hindenburg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
17. lerroa:
 
'''Paul Ludwig Hans Anton von Beneckendorff und von Hindenburg''' (Posen (gaurko [[Poznań]]), [[1847]]ko [[urriaren 2]]a - [[Neudeck]], [[1934]]ko [[abuztuaren 2]]a), [[Alemania]]ko Mariskala eta [[Weimar Errepublika]]ko bigarren presidentea izan zen.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Paul von Hindenburg, Unterschrift in Brockhaus 1937.png|thumb|250px|right|Hindenburgen sinadura]]
Paul von Hindenburg Posenen jaio zen, oraindik [[Prusia]] zen inperioan. Aita Robert von Beneckendorff von Hindenburg ([[1816]]-[[1902]]) izan zen eta militarra zen [[1832]]az geroztik. Paul jaio zenean, Poseneko infanteriako tenientea zen. Familia [[Prusia]]ko aristokrazia lurjabeko kide zen. Aitaren aldeko aitona-amonak Otto Ludwig von Beneckendorff von Hindenburg ([[1778]]-[[1855]]) eta Eleonore von Brederlow ziren eta horrek nobleziarekin erlazionatzen zuen. Ama, berriz, Luisa Guillermina Schwickart ([[1807]]-[[1893]]) izan zen, margolaria. Karl Ludwig Schwickart, Paul von Hindenburgen amaren aldeko aitona, prusiar armadako sendagile-koronela izan zen.