Derg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
24. lerroa:
| eremua=
}}
'''Derg''' ([[Amharera]]:ደርግ) edo '''Dergue''' [[junta militar]] [[komunista]] baten izena izan zen, [[Etiopia]]n. [[Haile Selassie I]]ren erorrerarekin batera sortu zen eta [[1987]]an Konstituzioa idatzi eta [[Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa]] sortu zen arte iraun zuen. Derg hitzak ''komitea'' esan nahi du [[Ge'ez]] hizkuntzan.
 
Garai honetan [[Etiopiako Gerra Zibila]] izan zen, [[Terrore Gorria]] izeneko ekintzekin hasi zena. Dergak [[Somalia]]r inbasioa [[1977]]an gelditzea lortu zuenean gerra hasi zen Gobernua eta aurkari anitzen artea: [[Eritrea]]ren independentzia eskatzen zutenak, [[Tigray]]n oinarritutako [[Tigrayren Askapenerako Herri Frontea]], [[Etiopiar Batasun Demokratiko]]a izeneko talde monarkiazalea eta ezker muturreko [[Etiopiar Herriaren Alderdi Iraultzailea]], besteak beste. Garai honetan Etiopia bilakatu zen [[Bloke Sozialista]]ren aliaturik hoberena [[Afrika]]n eta armarik hoberenak zituen herrialdeen artean kokatu zen. [[Sobietar Batasuna]], [[Ekialdeko Alemania]], [[Kuba]] eta [[Ipar Korea]]ren laguntza jaso zuen.