Arianismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Arrianismoa''' [[Arrio]]ri egozten zaion ikasbide [[teologiko]]a da. Arius [[Alejandria]]ko presbitero [[kristau]]a izan zen, [[Egipto]]n. Bere irakaspenak [[Hirutasun Santua]] eta Jaungoikoaren Semearen naturaren inguruan izan ziren. [[Nizeako Lehenengo Kontzilio]]an heretiko izendatu zuten, [[325]]an, baina [[Tiroko Lehen Sinodo]]an barkamena lortu zuen, [[335]]an. Hil ondoren berriro ere izendatu zuten hereje, [[Konstantinoplako Lehen Kontzilio]]an, [[381]]an. [[Konstantino II.a]], [[Erromako Enperadore]]a eta [[Valens]] (364-378) bere jarraitzaile izan ziren. [[Jesukristo]]ren inguruan duen kontzeptua da ez zela betidanik existitu, baizik eta bere Aitak sortu zuela eta beraz bere azpian zegoela. Hau [[Jon Batailatzailea]]ren izkribuetan dago oinarritua.
 
Arianismoa, beraz [[kristautasun]] ez Trinitarioa dela esaten da, hau da, ez duela [[Hirutasun]]ean sinisten gaur egungo eliza gehienek egiten duten bezala. Bere arabera, Jesus ez zen Jainkoa, gizaki berezi bat baizik. Jainkoak Jesus aukeratu zuen misio berezi bat aurrera eramateko, eta horregatik dei ziezaiokeen Jainkoaren Seme. Hala ere, bai gorputzez baita arimaz ere Jesus gizaki arrunta zen. Jainkoak sortua zenez, ez zen betierekoa, Jainkoa izan behar den bezalakoa. Alejandrok eta Atanasiok, aldiz, kontrakoa uste zuten: Jainkoaren Semea Jainko Aitaren izate berekoa da, Jainko bera dira sustantzia berekoak direlako.
 
[[Kategoria:Kristautasuna]]