Joseba Rezola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa:
 
== Bizitza ==
1914an [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]ann sartu zen. [[Zuzenbide]]an lizentziatu ondoren bere jaioterrian abokatu gisa lan egingo du, aldi berean [[Donostia]]ko Euzko Idazkaritzan ere ibiliko da, 1932-1935 urteen bitartean Gipuzko Buru Batzarreko hautatua izango delarik.
 
[[Fitxategi:Joseba_rezola_oroigarria.JPG|thumb|250px|left|Rezolaren [[Ordizia]]ko jaiotetxean dagoen oroigarria.]]
31. lerroa:
[[Ordizia]]n bizitzea debekatu ziotenez [[Madril]]era mugituko da, han hiru urtez bertako euskal erresistentziaren buru nagusia izango delarik. Peio Irujo, Jesus Insausti eta [[Koldo Mitxelena]]rekin elkarlanean ibiliko da. [[Baiona]]ko Itunaren (1945) ondoren Kontseilu Ordezkaritza eta Erresistentzia Biltzarraren lehendabiziko presidentea bilakatuko da. Bere jarduera klandestinoengatik hainbat alditan atxilotuko dute. 1945ko urte horretan bertan [[Donostia]]n atxilotuko dute, ihes egitea lortuko du eta [[Iparralde]]ra joango da.
 
Berriz ere etxetik kanpo zen, halere bere jarduerei gogo eta indar berriz ekin zien nahiz eta bere osasuna presondegian egondako denboraldiaren ondorioz txarrera joan. 1946 eta 1951 urte bitartean "Euskadi Irratiko" lankide nagusienetakoa bilakatuko zen, irrati klandestinoa eta Iparraldeko erresistentziaren irrati erakundea. Julio Jauregiren kargu-uztearen ondoren [[EAJ]]ko Idazkari Nagusi izendatuko dute, kargu honetan 12 urtez egongo delarik. [[1963]]an Landabururen heriotzaren ondorioz, Joseba Rezola Euzko Jaurlaritzako Lehendakari-orde izendatuko dute. Rezolak "Euskal Kulturaren Alde" eta "Sabindar Batza" kultur elkarteen buru zelarik lan bikaina egin zuen. Gizon aurrerakoi eta europazalea, [[EAJ]] eta [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritza]] ordezkatuz Europar Mugimendua eta Demokrazia Kristauaren erakunde eta biltzarretan parte hartu zuen.
 
== Iruditegia ==