Euskal Rock Erradikala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Euskal Herriko Rock Erradikala''',<ref>[http://behinbetiko.blogspot.com/2009/11/des-kontrol-aurrera-begira.html «Des-kontrol: aurrera begira...»], punk musikari buruzko ''Behin Betiko'' bloga, 2009-11. 2010-12-08an eskuratua.</ref><ref>[http://www.aizunet.org/index.php?option=com_content&view=article&id=285:aurrera-begira «Aurrera begira»], ''Aizu'', 2009-11. 2010-12-08an eskuratua.</ref><ref>[http://kontaizu.net/index.php?option=com_content&view=article&id=3169&catid=50:musika&Itemid=69 «Amen»], ''Kontaizu'' webgunea. 2010-12-08an eskuratua.</ref> [[erdal]] musika ere barne hartzen duen arren euskaraz '''Euskal Rock Erradikala''' izenez ezagunagoa (dena dela, [[gaztelania]]z asmatu zen izena —'''''Rock Radical Vasco, Rock Radikal Vasco''''' edo '''''RRV'''''— eta luzaroan ez zuen [[euskal]] izenik izan) [[Hego Euskal Herria]]n [[1980ko hamarkada]]n izandako euskal eta erdal musikako mugimendu bat da. Estilo ezberdinak sartzen ziren, hala nola [[punk]], [[rock]], [[ska]] eta [[reggae]]a.
 
''Rock Radical Vasco'' izena, ''[[Egin]]'' egunkarian 1983ko urriaren 16an argitaratutako manifestu batean agertu zen lehen aldiz, Jose Mari Blasco musika managerrak sinatua, eta elkarren kontrako hainbat jarrera sorrarazi. [[Abertzale]] izan edo ez, talde askori beren burua etiketa horren pean zaku berean sartzea ez zitzaien ongi iruditu. [[Eskorbuto]]koek, esaterako, «Rockak aberririk ez du» erantzun zuten.
 
Musikari haiek batzen zituen ezaugarria kritika sozial eta politikoa zen, eta letretan ia beti botere erakundeak kritikatzen zituzten: [[Estatu]]a, [[polizia]], [[monarkia]], [[Eliza Katolikoa]], [[armada]] eta [[guardia zibila]], konparazio batera. 1980ko krisi ekonomikoa ere beren letretan islatu zuten. Irrati libreekin, fantzineekin, [[gaztetxe]]ekin eta hainbat talde alternatiborekin batera, [[ezker abertzalea]]ren inguruko erakundeek musika talde horiei arnasa hartzeko bidea eman zieten. [[Herri Batasuna]]k, ''Martxa eta Borroka'' izeneko kanpainaren bidez, rock kontzertuak eta ekitaldi politikoak uztartzea lortu zuen, eta horrek RRVko taldeei emanaldiak lortzea erraztu zien.<ref>Peru Unzueta: [http://www.argia.com/argia-astekaria/1133/ok-korral-rock-radical-vasco-tik-kanpo-zaila-dago-plazaratzen «O.K. Korral: "Rock Radical Vasco-tik kanpo zaila dago plazaratzen"»], ''Argia'', 1987-01-11.</ref> Gainera, adibidez ''[[Egin]]'' egunkariak antolatutako maketa eta kontzertu lehiaketei esker, historiara igaroko ziren hainbat talde ezagutarazi ziren: [[La Polla]], [[Hertzainak]], [[Potato]] eta [[Kortatu]], besteak beste.