Panamako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Bot: Automated text replacement (-batzutan +batzuetan & -Batzutan +Batzuetan)
10. lerroa:
1903ko abenduan, [[Phillipe Bunau Varilla]]k, herritarren baimenik gabe Panamaren izenan akordiorik sinatzeko botererik ez zuen [[frantzia]]r herritarrak, [[Hay-Bunau Varilla Hitzarmena]] sinatu zuen AEBekin. Horren bidez, Panamako kanalaren administrazioa ABEn esku geratu zen mugagabeko epe baterako. Auzia [[1977]]an konpondu zen, [[Torrijos-Carter Hitzarmena]]rekin.
 
Panamako gobernuak ustelkeria eta ezegonkortasun aldiak izan zituen, eta batzutanbatzuetan, agintaldiak behar baino lehenago bukatzen ziren. [[Omar Torrijos]] jeneralak, esaterako, boterea [[1968]]an hartu zuen, estatu-kolpe baten bidez. Nahiz eta presidente titulua inoiz ez hartu, [[1981]] arte botere osoa bere esku zegoen.
 
Torrijosen heriotzaren ostean, boterea militarren esku geratu zen. [[1983]]rako, [[Manuel Antonio Noriega]] zen Panamako buru nabarmena. Panamako polizia sekretuko zein [[CIA]]ko kide ohia zen. [[1989]]ko [[abenduaren 20]]an, AEBek Panaman sartu ziren Noriega atzematera, Noriegak [[droga]] banatzeko negozioan harremanak zituela argudiatuta. Gaur egun Noriega AEBetan dago espetxeratuta, 40 urteko espetxe zigorra betetzen.