Irakeko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Bot: Automated text replacement (-batzutan +batzuetan & -Batzutan +Batzuetan)
67. lerroa:
[[Lehenengo Golkoko Gerra]]n ez bezala, bigarren horko horretan ez zen oso aliantza zabalik bildu Saddam Hussein eta Ba’ath alderdia boteretik erausteko. Munduko lider batzuek gerra babestu bazuten ere, [[Europa]]ko zein [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbileko]] iritzi publikoek ia aho batez arbuiatu zuten. Arabiar frankoren ustetan, gainera, [[Islam]]iarraren kontrako [[inperialismo]]an beste aurrepauso bat baino ez zen.
 
AEBetatan, gerraren kontrako protestak hiri batzuetan egon baziren ere, inkestek ekintza militarraren aldeko jarrera erakusten zuten bai gerra baino lehen baita gertatzen ari zelarik ere. BatzutanBatzuetan, gerraren gaineko iritziek ez zuten bat egiten alderdi tradizionaleko ikusmoldeekin. Izan ere, eskuineko batzuek ez dituzte begi onez ikusten internazionalismoaren aldeko urratsak; eta ezkerreko batzuen ustez, Saddam Husseinen giza-eskubideen etengabeko urraketa zela kausa, gerra zilegizkoa zen.
 
Alabaina, gerrilako erasoak ugaldu ahala, Bushek guda amaitutzat jo bazuen ere, gero eta amerikar gehiagok zalantzan jarri zituzten gerrako helburuak nahiz burutzeko moduak; batik bat suntsipen handiko armak, gerrarako justifikazio nagusia hain zuzen ere, aurkitzen ez zituztelako.