Petxa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
7. lerroa:
[[XI. mende]] amaieran eta [[XII. mende]]an maiz ''opilarinzada'' izeneko petxa, gari eta ardotan ordaintzen zena, ezartzen zitzaien nekazariei<ref name=GEN></ref><ref>[http://books.google.es/books?id=Ej3Q-SzQRY8C&pg=PA289&lpg=PA289&dq=arinzada,+galleta&source=bl&ots=_YYeWUfPiE&sig=SYnvyCPDhGPFtXfARO9bOlWtkVU&hl=es&ei=g4LcTNy6PIyXhQeN6c3PAg&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5&ved=0CCkQ6AEwBA#v=onepage&q=arinzada%2C%20galleta&f=false José Luis Orella Unzué. ''Los vascos de ayer'']</ref>. Horrez gain astean egun batez errege edo jaunarendako lan egin behar izaten zuten.
 
XII. mende amaieratik aurrera [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso VI.a]] laborarien zerga guztiak bateratzen hasi zen, urteko petxa bakarra ezarriz. [[Abeltzaintza]] nagusi zen iparraldeko haranetan petxak dirutan paratu zituen (3-4 ''sueldo'' etxe bakoitzeko) eta hegoaldean petxa mistoak ([[Basaburua]]n adibidez, [[1192]]an, 4 ''sueldo'' eta 6 ''erregu'' [[olo]] etxeko)<ref>[http://www.navarra.es/appsext/bnd/GN_Ficheros_PDF_Binadi.aspx?Fichero=RPVIANAnro-0176-pagina0603.pdf Luis Javier Fortun Pérez de Ciriza. ''Los «fueros menores» y el señorío realengo en Navarra (siglos XI-XIV)''. Revista Príncipe de Viana 176.]</ref> Beste batzuetan petxa laborari bakoitzari ezarri beharrean herri edo haran osoari ezarri zitzaion (''petxa finkoa''). Dena dela bateratzea ez zen erabatekoa izan eta beste petxa batzuek iraun zuten, hala nola ''eiurdea'' (mendian bazkatzen ziren [[zerri]]engatik ordaintzen zena) edo ''afaria''<ref name=HNI>Luis Javier Fortun Pérez de Ciriza eta Carmen Jusué Simonena. ''Historia de Navarra I''. Gobierno de Navarra, 1993</ref>.
 
[[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.ak]] petxak bateratzen jarraitu zuen. Petxa finkoak herri eta haran askotan ezarri zituen eta erregeari zor zitzaizkion lan-egunak zehaztu zituen. Biztanleria handitu edo gutxitu arren, herri bakoitzaren petxa finkoak urtez urte aldatu gabe irauten zuen. Beraz, biztanleriaren eta ekonomiaren oparoaldietan, petxeroentzako onuragarria zen sistema hau. Errege ogasunak ere onurak ateratzen zituen, hala nola petxak errazkiago kobratzea eta diru sarrerak aurreikustea<ref name=GEN></ref>.