«Peio Serbielle»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (Robot: Cosmetic changes)
'''Peio Serbielle''' [[euskal kantari]] [[Zuberoa|zuberotarra]] da. [[Berroeta (Zuberoa)|Berroetan]] bizi da, [[Pettarra|Pettarrean]].
 
== Biografia ==
«Ni musikarekin bizi naiz txikitatik eta hasi naiz ikusirik mundu honetan ez nuela gauza handirik egitekorik, musikarekin nituen harremanak eta horietarik hartzen nituen plazer batzuk. Pixkanaka lan egin dut, gitarrarekin hasi eta pianoarekin loturak hartu ditut. Ni baino trebeago batzuekin topatu naiz eta lan hori konponketa lana da...». Hala definitu du Peio Serbiellek bere musika ulertzeko modua. Baina bere musika ulertzeko moduak ez ezik, bere ahotsaren erabilera bereziak ezberdintzen du mauletarrak. Pantxoa eta Peioren kantu bat entzunda hasi ei zen konposatzen. Gitarrarekin hastapenetan, pianoa jotzen azkenaldian.18 urte zituela, euskara ikasi zuen, eta 80ko hamarkadaren erdialdean Urrakoa kantu ikuskizuna eratu zuen Txomin Hegi kantari, antzezle eta idazlearekin. Garai hartako borroka kantutik atera eta zerbait pertsonala eta barnekoia eskaini nahi zuten. Orduan hasi zen kantuak sortzen, besteren poemak abestuz sarritan ([[Itxaro Borda]] poetarenak bereziki).