Oturuntza (Platon): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: tr:Symposion (Platon)
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''''Oturuntza''''', jatorrizko grekeraz ''To Symposion'' eta latinez ''Convivium'', [[Platon]]en solasaldietako bat da, [[K. a. 385]]-[[K. a. 375]] urte bitartean osatutakoa. Ertain solasaldietako bat da, Platonen bere heltze-aroan idatzitakoa alegia, eta ''[[eros]]'' edo [[maitasun]]aren azalpen osotu bat eskaintzen du, pertsonaia ezberdinen bitartez. [[Arte]]aren inguruko hausnarketa sakona ere bada solasaldi honetan: maitasuna bilatzeak edertasunaren esentzia bilatzera darama azkenik.
 
== Egitura ==
 
''Oturuntza'' solasaldia sei ''logoi erotikoi'' edo maitasunari buruzko hitzaldik osatzen dute gehi [[Altzibiades]]en azken hitzaldia. Sarrera gisa, [[Apolodoro]]k [[Aristodemo]]k kontatu ziona azaltzen du, [[Agaton]]en etxean egindako oturuntza baten kariaz (172a-174a), nola [[Sokrates]] Agatonen etxera helduz zen (174a-175c) eta [[Eriximako]]k maitasunari buruz solasean aritzeko nola prposatzen duen. Ondoren maitasunari buruzko sei hitzaldiak datoz, hizlariak hauek izanik: [[Fedro]] (178a-180b), [[Pausanias]] (180c-185c), Eriximako (185c-188c), [[Aristofanes]] (189c-193d), Agaton (194c-197e), Sokrates eta Diotima (199c-212b), [[Altzibiades]]en azken hitzaldia (212c-222b) eta azken eszena (222c-223d).