Nidia Arrobo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Nidia Arrobo Rodas''' (Loja (Ekuador), 1949) ekonomista eta [[Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa]]-ren zuzendari exekutiboa da. Katedraduna izan da, hurrenez hurren, Universidad Tecnica Particular de Loja-n, Pontificia Universidad Católica del Ecuador-en eta Universidad Estatal de Bolívar-en. Servicio Internacional Cristiano de Solidaridad con los pueblos de América Latina-SICSAL-en idazkaria izan zen.
 
[[Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa]] [[1988]] urtetik herri indigenen eskubide eta duintasunaren alde lan egin duen taldea. Xede horrekin sortu zuen [[Leonidas Proaño]] apezpikuak, eliza katolikoaren korronte nagusiekin bat ez zetozen beste hainbat apaizek ere Latinoamerikako hainbat herritan egin duten moduan. Erronka hori Nidia Arrobok hartu zuen bere gain, beste lau kiderekin batera, eta urte hauetan guztietan hamaika proiektu gauzatzeaz gain, [[Ekuador]]ren bizi izan diren indigenen mugimendu politikoak lagundu dituzte.